Ostiralean, urriak 13, Javier de las Heras Cristobalen pintura-erakusketa inauguratuko da, zein azaroaren 2ra arte egongo den ikusgai Santurtziko Casa Torre jauregiko erakusketa gelan.
Javier de las Heras margolari sestaoarrak ibilbide artistiko luzea du. Izan ere, zenbait sari irabazi eta erakusketa ugari egin ditu, bakarka zein taldeka.
Margolariak pintura hauetan, Espresionismo Abstraktuan kokatuak, gizakion sentimenduak jarriko ditu agerian linea zehatzak pintatzeko duen modu bitxiaren bidez. Koloreak eztanda egingo du bere margoetan, hain dira koloretsuak, baina betiere marrazketa zorrotzaz uztartuz. Mihise eta paperean egindako margoetan etengabe aurkituko ditugu mural formatuak.
Erakusketa honen gai nagusia emakumeen eskubideen aldarrikapena da, eta horrela plazaratzen du hamar olio-pinturaren bidez. Horiez gain, Javier de las Herasek intsektuei buruzko zazpi azterlan eta giza gorputza biluzik islatzen dituzten zazpi urmargo aurkezten ditu.