Bizkaiko herriak, Gas Natural Fenosa Zine Ibiltariari esker, 2015eko Goya sarietan film onenaren saria jaso duen pelikularen emanaldia izango du
Madrilen, 2015eko otsailaren 17an
DEIALDIA (photocall eta hedabideekiko topaketa)
EGUNA: Larunbatean, otsailak 21.
ORDUA: 21:30ean.
LEKUA: Serantes Kultur Aretoa antzokia (Gabriel Aresti, z/g. Santurtzi, Bizkaia).
2015eko Goya sarietan gehien entzun zen izenburua La isla mínima izan zen. Eta Javier Gutiérrezen izena ere entzun genuen, Gizonezko Aktore Nagusirik onenaren saria eman zutenean. Otsailaren 21ean, Gas Natural Fenosaren Ziklo Ibiltariari esker, antzezlea Santurtzin izango da 29. edizioan arrakasta handien izan zuen filma aurkezten.
Aktoreak Zine Akademiak eta Gas Natural Fenosak sustatutako ekimen honetako deialdi gehiagotan hartu du parte, Óskar Santosen Zipi y Zape y el club de la canica filmarekin. Gutíerrezek 20 film baino gehiago du, besteak beste, El otro lado de la cama, Crimen ferpecto, Torrente film sortaren bi pelikula eta Un franco, 14 pesetas. Periodistas, Los Serrano eta Águila Roja telesailetan ere hartu du parte.
Alberto Rodríguezek zuzendutako istorioa Santurtziko Serantes Kultur Aretoa Antzokian (Gabriel Aresti z/g) emango dute iluntzeko 22:30ean. Santurtziko Udalak lagundutako emanaldia publiko ororentzat izango da eserlekuak bete arte. Gainera, ekitaldi berberean, 21:30etik aurrera, ikusle guztiok izango dute Goya Saridun hau ezagutu eta berarekin argazkia ateratzeko aukera, bai eta argazkiak sareetan partekatzeko ere. Hori eginez gero, Gas Natural Fenosak antolatutako lehiaketan hartuko dute parte eta 29. Goya sarietan izendatutako film sorta bat irabazteko aukera izango dute. Energia enpresak zineari buruzko sare sozialetan jarraitzaileak direnei krispetak banatuko dizkie doan.
Goya Sariak 2015 Zine ibiltariari buruzko Gas Natural Fenosaren Zikloak 17 izendapenetatik 10 lortu dituen film hau beste bi hiritara eramango du: Tortosa eta Teruel. Ekoizpen espainiarrak pantaila handian eta doan emateko proiektu hau dagoeneko Lorcan, Toledon eta Torremolinosen izan da arrakasta handia lortuz.
Santurtziko ekitaldira etorri nahi dutenek Serantes Kultur Aretoko txarteldegian jaso behar dute sarrera otsailaren 20tik aurrera, 17:30etik 21:30era eta Casa Torre Jauregian 9:00etatik 14:00etara eta 18:15etik 21:30era. Gehienez bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko.
Ekitaldira etorri nahi duzuenok konfirmatu prensa@academiadecine.com helbide elektronikora mezua bidaliz (filmaren emanaldira etorriko zareten adierazi).