Mineralen erakusketa apirilaren 14tik 21era izango da ikusgai, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era, Santurtziko Casa Torre Jauregiko Rompeolas aretoan.
Erakusketan guztira 100 mineral egongo dira eta Javierren nahienak honako hauek dira: natrolita, meteorito silizeoa, meteorito ferrikoa, intsektua duen anbara eta blenda.
Javier Nuñok 50 urte luze darama bilduma egiten eta 3.740 ale ditu. Beste zaletu batzuekin trukean ibilita, Espainia osoko harrobi, meategi eta hondakindegietan bila ibilita eta erosita lortu ditu mineralak. Bildumagile santurtziar honek erakusketa asko egin ditu, hala gure inguruan nola Almeria, Zuazo de Cuartangon…
Azkenaldi honetan lur arraroak biltzeari ekin dio: ytrio, neodimio, dysprosio, yterbio, tantalio eta uranioa.
Anima zaitezte guztiok naturaren bitxikeriak ikustera etortzen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu hurrengo telefonora: 628.57.58.41.