Ostiral honetan, abenduak 20, 19:30ean JF Cuadradoren pintura-erakusketa inauguratuko da Santurtziko Casa Torre jauregian, eta urtarrilaren 9ra arte egongo da ikusgai astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
Erakusketa honetan JF Cuadradoren pintura-lanen isla dago. Valladoliden jaio baina Euskal Herritarra den pintore horrek hamarkada batzuk daramatza pintzel, pintura eta agoarrasaren artean. Hainbat erakusketatan hartu du parte (bakarrik zein taldean) eta lehiaketa batzuetan ere bai (sari batzuk jaso ditu). Arte lan ugari ditu eta horietako batzuk daude erakusketan.
Euskarri desberdinetan egindako margolanak daude: mihisean, taulan, paperean… bai eta teknika desberdinetan egindakoak ere: olio, pastel, akriliko, teknika mistoa… Aipatutako euskarri eta teknikak erabiliz, hainbat paisaia pintatzen du: hiriak, mendiak, zelaiak, itsasoa (unean-unean inguruan duen denbora eta tokiak) edo estudioko lau hormen artean, pintura eta disolbatzaile usaina lagun, erretratuak, natura hilak, biluziak… Zenbaitetan lan errealistak dira, beste zenbaitetan, ordea, inpresionista klasikoak, zeinen bidez marrazketa-maila handia erakusten baitu, eta beste batzuetan espresionistak, abstrakzio maila handi edo txikiagokoak.
Azken batean, balio plastiko handiko lanek eta kolore biziak dituztenek JF Cuadrado hasi zenetik gaur egunera arteko pintura-lana eskaintzen digute.