Bihar, martxoak 2, ostiralean, 19:30ean, José Madriden musikari buruzko argazki-erakusketa inauguratuko da Casa Torre Jauregiko erakusketa gelan. Erakusketa martxoaren 22ra arte izango da ikusgai 09:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era. José Madrid argazkigintzan aritu da hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik, eta, hain zuzen ere, musikaren munduko figurarik garrantzitsuenen irudiak lortu ditu euskal agertokietara egindako bisitetan.
Musika-kontzertuak antolatzen hasi ziren garaietan aitzindaria izan zen Diego A. Manriquek “irudien lapurrak” gisa definitu zuen horretan. Titulu hori lortu zuen ahalegin handiz, beso-ukaldi eta bultzaden artean, agertokian bertan rock-and- roll estiloko pertsonaiarik hurbilgaitzenen gertu-gertuko irudiak eskuratzen zituelako.
Argazkiak 1975. urtean argitaratu zizkioten lehenengoz TRIUNFO aldizkarian, eta bertan estatuan egin zen lehenengo musika-jaialdiaren lekukotza grafikoa utzi zuen: “15 horas de Música Pop Ciudad de Burgos”.
Lehenengo argitalpenaren ostean, musika-aldizkari askotan ikus daitezke haren irudiak, hala nola Disco Expres, Vibraciones, Ruta 66, Ajoblanco, Sintonía edo Muskaria aldizkarietan. Horrez gain, Deia, Diario Vasco, Egin, La Gaceta eta beste egunkari batzuek haren lana erabili dute musikari lotutako berrietarako. Irudiekin, halaber, liburuen argitalpenetan lagundu du, besteak beste, The Kinks atardecer sobre Waterloo, Bob Dylan, luces y sombras eta Lluvia, hierro y Rock and Roll lanetan.
Musikarekin zuen harremanari esker, FREE LANCE PRESS agentziak kontratatu zuen rock kulturari eta musikari buruzko zenbait erreportaje prestatzeko.
Erakusketa ugari egin ditu 1979. urtetik, banaka zein taldeka. Horien artean daude 1982. urtean Londreseko Canning House delakoan egindakoa. Denboraldi batez bertan bizi izan zen, eta jaialdiei buruzko erreportajeak egiteko aukera izan zuen, Reding jaialdiarena, esaterako.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri askotan egon dira ikusgai argazkiak, baita ere Bartzelonan, Terrassan, L’Hospitaleten eta Salamancako EXPLORAFOTO erakusketa aintzatetsian.
Erakusketa honetarako hautatutako irudiak José Madridek bisitatu gintuzten eta erritmoekin bizitza alaitu ziguten artistei egindako omenaldi berezi bat dira. Batzuk ez daude jada gurekin, baina gogoan izango ditugu beti. Eta bidea egiten jarraitzen dutenenei:
Osasuna eta rock-and- rolla!