Otxoteen jarduna eta artearekin duen lotura zabaltzeko lanean, Otxoteen Nazioarteko Jaialdiaren 21. edizioarekin batera, Joseba Gotzon kantautore eta genero koral horren historian adituaren “Burdiña eta abotsa” erakusketa ibiltaria egongo da. 2018an hasi zen erakusketa eta Portugalete, Leioa, Dulantzi, Bakio, Lekeitio, Markina, Sestao, Trapaga, Sopela, Barakaldo, Zornotza, Ortuella, Erandio edo Ermutik ibili ondoren, SANTURTZIRA helduko zaigu eta CASA TORRE JAUREGIAN egongo da azaroaren 13tik abenduaren 3ra, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00era.
Erakusketa ibiltariaren izenburuak adierazten duen bezala, lana burdinaz egina dago soil-soilik, eta ahotsarekin duen harremana azaltzen da. Joseba Gotzonek JG FE ART izeneko proiektua egitean izan dituen asmoen artean, lana berezia izatea eta pieza bakoitza bakarra eta errepikaezina izatea daude. Piezak beste gune fisiko batzuetan dauden honetan, egileak zenbait prototipo diseinatzeko beharra izan du, bere hitzetan “erronka bat; izan ere, burdinan, bere horretan, oinarritutako ideiak agortuz doazela pentsatzen duzu beti. Eta horrela den unea helduko da. Baina inkonformismoak eta asmamenak piezei zentzua ematen dieten beste forma batzuk iradokitzen dituzten bitartean, betiere zortzikotearekin lotuak, lanak aurrera jarraituko du.”
“Zortzi” eta “Tubo” bildumetan dagoen sormen-pieza guztiek, Santurtzin lehen aldiz erakusgai jarriko direnak, bere nortasuna dute eta pieza paregabeak dira.
Joseba Gotzonen eskulturak