Juan Luis Castillok bi sari jaso zituen; batetik, Gidoi onenaren saria eta, bestetik, Santurtzi Ataleko Film Labur onenaren saria. Amaiera ekitaldia urriaren 18an, ostirala, izan zen Santurtziko Serantes Kultur Aretoko zinema aretoan, zeremonia maisua Oscar Terol izan zelarik. Ohorezko Saria Felix Linaresek jaso zuen, zinemari eskaini dion ibilbide luzeagatik.
Ekitaldi honetan Los Groovies, dantza taldea “Small Dance” eta “Tolín” artista santurtziarra izan ziren.
Sari banaketa herriko ostalari eta merkatariek egin zuten, bai eta Udaleko ordezkari batzuek ere.
Film laburren sariketa honetara 700 film aurkeztu ziren eta 40 izan ziren aukeratuak (20 Santurtzi Atalean eta 20 Nazio mailako Atalean).
Epaimahaia Oskar Santosek (zuzendaria), Oscar Terolek (aurkezlea, gidoilaria, aktorea eta idazlea), Borja Cobeagak (zuzendaria eta zine gidoilaria), Ruben Ontiverosek (gidoilaria), Roberto Mosok (kazetaria) eta Alicia Herrerok (Serantes Kultur Aretoa) osatu zuten eta hurrengo film laburrak izan ziren saridunak:
SANTURTZI ATALEKO 1go FILM LABUR ONENA
– Juanlu Castilloren “Incomunicado”
SANTURTZI ATALEKO 2. FILM LABUR ONENA
– Unai Undaren “Massimo Dabuti 2: Cazador de Vampiros”
SANTURTZI ATALEKO 3. FILM LABUR ONENA
– Andoni Garridoren “Masacre”
PUBLIKOAREN SARIA
– Sergi Domínguez eta Urtzi Pérezen “El niño de la guerra”
GIDOIRIK ONENA
– Juanlu Castilloren “Incomunicado”
EMAKUMEZKO AKTORE ONENA
– Montserrat Roig de Puig eta Inma Cuevas “Meeting with Sarah Jessica” (ex aequo) film laburrean
GIZONEZKO AKTORE ONENA
– Roberto Álamo “Flash” film laburrean
NAZIO MAILAKO ATALEKO FILM LABUR ONENA
– Alberto Ruiz Rojoren “Flash”