Artista balioaniztun eta nazioartekoaren pintura erakusketa azaroaren 22tik abenduaren 12ra izango da, astelehenetik larunbatera, 9etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era, Santurtziko Casa Torre Jauregiko Erakusketa Aretoan.
Erakusketa honetan Julian Momoitioren azken lanak ikusiko ditugu, non hain berezkoa duen estiloa oso-osorik azalduko den: pintura indartsua baina aldi berean poetikoa, bertan espatula eta pintzela abstrakzio eta giza-irudiarekin uztartzen dituela.
Momoitiok izaera berezia eman dio Santurtzira ekarriko duen erakusketari; batetik, bere obra bikaina erakustetik haratago doalako, eta bestetik, horrekin lotutako hainbat ekintza antolatu direlako. Ekintza horietan artea ulertzeko duen modua partekatu nahi du, eta ikusleari aukera eman nahi dio bere obra bereganatzeko.
Gainera, erakusketaldian beste zenbait ekitaldi izango dira, hala nola:
-Artistak berak emandako 3 artelanen zozketak. Zozketetan parte hartzeko baldintzak bi dira. Batetik, erakusketara joan izana eta, bestetik, zozketan egotea.
Zozketa egunak honakoak dira: azaroaren 28an eta abenduaren 5 eta 12an, 20:30ean Casa Torre Jauregiko Higarillo Aretoan.
-Pintura artistikoaren inguruko hitzaldi-klase teorikoa, abenduaren 5ean, 19:30ean, Casa Torre Jauregiko Higarillo Aretoan.
-Artista honen lanaren gaineko bideo-dokumentalaren aurkezpena, abenduaren 12an, 19:30ean Casa Torre Jauregiko Higarillo Aretoan.
Informazio gehiagorako, Pablo Momoitiorekin harremanetan jar zaitezkete 689703713 telefono zenbakian edo pablo@momoitio.com helbide elektronikoan.