2013ko lehen seihilekoan izango dugun eszena-programazioan nabarmenak dira ikuskizunen kalitatea eta aniztasuna.
Guztira, hogei ikuskizun programatu dira areto barruan emateko, horietako sei haurrentzat eta familia osoarentzat, eta sei horietatik, lau euskaraz.
Programatutako antzerki saioak asko dira, horien artean ekoizpen mexikar bat dugu “Más pequeños que el Guggenheim” komedia, eta zenbait euskal antzerki-lan, hala nola, “A fuego lento”, “A media noche” eta “Avanti” gaztelaniaz, eta “Soinujolearen semea” euskaraz, denak helduentzat, non hainbat euskal aktore ezagunek hartuko duten parte, esate baterako, Alfonso Torregrosak, Joseba Apaolazak, Patxo Telleriak, Asier Hernándezek, Itziar Atienzak, Iñaki Fontek…
Aurtengo programazioan komediaren alderdi ugari ikusteko aukera izango dugu. Horrela bada, Eva Hachek eta Angeles Martínek “Fisterra” ekarriko digute, Yllana taldeak “Muu 2”, zezenketen munduaren inguruko satira bat eta Miguel del Arco zuzendari bikainak “El manual de la buena esposa” antzezlana, non Francoren garaiko emakumeen egoera ezagutuko dugun. Azkenik, Juan Cabestanyren “El traje” antzezlana politikaren eta arimaren ustelkeriaz arituko zaigu.
Urtero bezala, musikak ere izango du aurtengo programazioan lekua. Bi kontzertu izango ditugu: Café Quijanok eta Marlangok eskainitakoak, eta Verdiren “Nabucco” opera.
Sarreren prezioa ez da berbera izango ikuskizun guztietarako. Umeentzako antzezlanek 4 euro balioko dute eta operak 30. Helduentzako antzezlanetarako sarreren prezioa 10 eta 18 euro artekoa izango da, eta kontzertuena 15 eta 22 artekoa.
Hona hemen eszena-ikuskizunen zerrenda:
2013-01-11 “A fuego lento”, ETA erakundearekin izandako elkarrizketei buruzkoa. 15 €
2013-01-19 Café Quijano taldearen kontzertua. 22 €
2013-02-01 Tanttaka taldearen “A media noche” antzezlana –Bat-bateko harreman sexual batek Helenaren (Itziar Atienza) eta Boben (Iñaki Font) bizitzak hankaz gora jarriko ditu. 12 €
2013-02-15 “Más pequeños que el Guggenheim” (Dramaturgia Sari Nazionala- Mexiko) 4 lagun langabe bakardadeari eusten saiatuko dira antzerkiaren bidez. 12 €
2013-02-22 “Nabucco” opera. 30 €
2013-03-01 MARLANGO Kontzertuan. 15 €
2013-03-15 Juan Cavestaniren “El Traje” (ustelkeria politikoari buruzko komedia lazgarria<9. 15 €
2013-03-22 “Un trozo invisible de este mundo” antzezlana, Juan Diego Bottoren eskutik, erbesteari eta immigrazioari buruzkoa. 18 €
2013-04-05 “Naturaleza muerta en una cuneta”, Adolfo Fernándezen eskutik. Thriller poliziako honetan inspektore batek hilketa bat ikertu beharko du. 18 €
2013-04-19 “Fisterra” Eva Hache eta Angeles Martinen eskutik. 18 €
2013-04-26 “Avanti” – Billy Wilder zine zuzendariaren komedia zinematografikoaren egokitzapena. 15 €
2013-05-10 “Soinujolearen semea” (euskaraz). Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritutako antzezlana. 12 €
2013-05-24 “El manual de la buena esposa”– Komedia honetan frankismo garaian emakumeak zein rol izan zuen ikusiko dugu. 18 €
2013-01-13 Alabatxo –Euskaraz- (Haur eta familia osoarentzako antzezlana). 4 €
2013-01-27 La Gran A…ventura (Haur eta familia osoarentzako antzezlana). 4 €
2013-02-10 Odisea (Haur eta familia osoarentzako antzezlana) –Euskaraz-. 4 €
2013-02-24 Hareazko Ipuinak (Haur eta familia osoarentzako antzezlana). 4 €
2013-03-10 Space-ko Zarama (Haur eta familia osoarentzako antzezlana). 4 €
2013-03-24 Munduari Itzulia… (Haur eta familia osoarentzako antzezlana) -Euskaraz-. 4 €