Gaur, ekainak 11, eguerdiko ordu batean Santurtziko Udaletxeko Batzorde Aretoan Serantes Kultur Aretoaren Presidenteak Karmengo Jaiak 2010 Kartel-lehiaketarako epaimahaiaren erabakia plazaratu du.
Jaietako Kartel irabazlearentzako saria 1.000 eurokoa da. 38 lan aurkeztu dira, eta Laura Martínez Martín andrea, sestaoarra, izan da irabazlea. Kartelean jaiaren espiritu gaztea, eta tradizioa eta modernitatearen arteko elkarketa islatu ditu.
Accesit sarien irabazleak, 200 euro bakoitzeko, hurrengo hauek izan dira: María Pérez Mena, santurtziarra, Santurtziko marinel kutsua erakusten duen kartelaren egilea, eta Alberto Pereiro Artaza, getxotarra, sardina jaiaren erregina gisa aurkezten duenarena.
Haur-kategorian Maria Cortés Gómezek irabazi du lehiaketa, jaiaren inguruko ume baten ikuspegitik diseinatutako kartelarekin. Saria 100 euroko balioa duen material sorta bat da.
Honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, 94839244 telefono zenbakira dei dezakezu, presidencia@serantes.com helbidera mezua bidali edo 944610049 zenbakira faxa bidali
Agiria Deskargatu