Aurten aurreko urtean baino santurtziko koadrila gehiago izan dira. Zehazki, nagusien 45 koadrilak eman dute izena eta txikien 20k. Gehienek partaide-kopuru handia zuten eta guztira 800 kide baino gehiago izan dira.
Jaietarako programatu diren ekitaldi guztiak egin ahal izan dira, hamar jai-egun hauetan uztailari ez dagokion eguraldi eskasa izan badugu ere.
Santurtziko Karmen Jaietan ez da izan aipatzeko moduko gertakaririk, hainbat udal zerbitzuk egindako lanari esker. Hori dela eta dira Santurtziko jaiak jai seguruak, garbiak eta txukunak. Jai-eremuan oraindik ere egiten diren lanak direla-eta egokitu egin behar izan da jaietarako gunea eta iaz bezala hainbat gunetan banatu behar izan dira ekitaldiak.
Gaueko kontzertuetan, Sardina-janean, Karmengo Amaren prozesioan (itsas-prozesioan 150 ontzi inguru izan dira), Gorken ekitaldian eta Mentxuren agurrean izan da jende gehien.
Pignoise eta Rulo izan dira jende gehien erakarri duten kontzertuak eta santurtziko kontzertu handi guztietan izan dira 10.000 lagun inguru. Albert Hammond-en kontzertuan ez zen espero zen beste jende izan egin zuen eguraldi eskasagatik. Aipatzekoa da Txistulari-bandak, Musika bandak eta Lacco rock taldeak emandako kontzertuek izan duten arrakasta.
Sardina-egunari dagokionez, Udalak dituen 24 pailak banatu zituen. Santurtzin mila eta bostehun kilo sardina baino gehiago banatu ziren. Gainera, edozein txokotan erre zituzten ostalari eta koadrilek euren sardinak, herrian jaiei hasiera emateko dagoen ohiturari jarraiki.
Jai hauen ezaugarri nagusietako bat parte hartze handia da eta baita guztion artean guztiontzat egindako programa ere.
Adierazi egin beha da ohiko Gorkak emateko ekitaldian, jaietan koadrilako partaideen parte hartzea saritzeko koadrilek egiten duten ekitaldian, aurten gorka berezia eman zaiola Jai-batzordeko kide bati urrezko ezteiak betetzen zituelako.
Bukatzeko, hauexek izan dira 2011ko Gorkak:
KOADRILARIK ONENA:
– AKATXI POWER
EMAKUMEZKO KOADRILAKIDERIK ONENA:
– MIRIAM DE “GIROTXARRAK”
GIZONEZKO KOADRILAKIDERIK ONENA:
– SENDOA DE “R KE R”
HAURREN KOADRILARIK ONENA:
– ITSASLAPURRAK
TXIKIEN EMAKUMEZKO KOADRILAKIDERIK ONENA:
– KARMELE DE “NORA ZOAZ? MANZANAS TRAIGO”
TXIKIEN GIZONEZKO KOADRILAKIDERIK ONENA:
– RENO DE “AKELARRE”
JANTZIRIK ONENAK:
– MAGÜETILLAS
TXIKIEN JANTZIRIK ONENAK:
– KOKOLOKOAK
SOINU BANDARIK ONENA:
– GELDIEZINAK
ARGAZKIRIK ONENA:
– KARPE NOKTEM
OHOREZKO GORKA (Jai-batzordean egindako 25 urteengatik):
– CARLOS MARTIN “PITI”