Kontaktua
Serantes Kultur Aretoa (SKA) Santurtziko Udaleko Kultura, Euskara eta Kirol Arloak kudeatzen du. 1998an sortu zen eta 3 areto ditu. Bertan antzezlanak eta bestelako ekitaldiak taularatzen dira eta filmak ere ematen dira.
Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak Kresala Aretoa eta Arte Plastikoetako Tailerra ere kudeatzen ditu.
Gainera, Serantes Kultur Aretoak Casa Torre Jauregia eraikineko zerbitzuak zuzendu eta kudeatzen ditu: Udal Erakusketa-aretoa, Higarillo, Rompeolas, Bolintxis eta Calero artoak eta Interpretazio historikoaren zentroa.
Horrez gain, Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak herriko jai garrantzitsuenak antolatzen ditu: Kornites Eguna, San Jorge eta Karmengo jaiak, azken hauek Jai batzordearekin batera. Era berean, SKA Inauteri eta Gabonetan egiten diren ekitaldien arduraduna da.
SKAk herriko erakunde eta elkarteek egiten dituzten jarduerak ere sustatzen ditu, laguntza-hitzarmenen bidez, dirulaguntzen bidez...
Bulegoak
Casa Torre Jauregia
Sabino Arana kalea, 5. 48980 Santurtzi
944205850
astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 14: 30era
Zinemagilearen Zuzendaritza
Gabriel Aresti plaza, z/g
944839244
ostegunetik igandera, 17: 30etik 21: 00etara
serantes@serantes.com