Santurtziko Jai Batzordeak eta Serantes Kultur Aretoak berriz ere kontzertu-sorta bikaina aurkeztu du. Santurtziko Karmengo jaietan, gauero, azken gauean izan ezik, Gorka sarien banaketa-ekitaldia egiten delako, talde eta artista garrantzitsuak gozatu ahal izango ditugu. Uztailaren 14tik 22rako gauetan kontzertu handiak izango dira, zeinetan 16 musika-talde arituko diren publiko mota guztiak asetzeko.
Kontzertuen hasiera Santurtziko Itsas Alde Txistulari Taldea txistulari taldearen eskutik etorriko zaigu, Jaime Martínezen zuzendaritzapean eta, ohi den bezala, Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako txistulari eta Portu Brass Metal Bostekoaren laguntzarekin. Haiekin batera, zehaztu gabeko beste artista batzuk izango dira.
Udalerriko taldek adierazten ari ziren eskariari erantzunez, aurten jaietako lehen larunbatean agertoki nagusian hurrengo herriko taldeak izango ditugu beren errepertorioak eskaintzen: 1go MI DULCE GEISHA (Rock Metal), 2. LOS COJONES (Heavy Metal) eta azkenik COFFEINNE (Metal Melodikoa). Banda horiek udalerriko musika taldeek sortu duten Asociación Cultural Musical Serantes izeneko elkarteak aukeratu ditu.
Karmen egunean, Unión Musical Vizcaína musika bandak, José Miguel Medranoren zuzendaritzapean, MOCEDADES bilbotarrekin batera joko du, pop munduko talderik beteranoetako eta maitatuenetako bat. Taldeak laster beteko ditu 40 urteak eta haiekin batera gure bizitzetako soinu banda izan diren Eres Tú, Tómame o Déjame eta beste zenbait kanta abestu ahal izango ditugu. Astelehenean, LA OREJA DE VAN GOGH Donostiako pop banda sariduna hurbilduko da gure agertokira azken lana aurkeztera, “El planeta imaginario” izenekoa. Abesti ezagunenak ere tartekatuko dituzte gaua zoragarria izan dadin. Herriak, asteartean, ROSANA hartuko du, zeinek su motelean giro samurra lortuko duen “En la memoria de la piel” izeneko disko berriaren abestien liluraz gozatzeko. Disko berria energia, sedukzio eta sentikortasunez betea dago.
Asteazkenean kontzertu bikoitza izango da. Gauari hasiera emateko CHAMBAO izango dugu Nuevo Ciclo disko berriarekin, zeinetan soinua aldatu eta erregistroak berritu dituen, musika-eremu berriak esploratuz. La Marik bere diskoetako zenbait abestien birpasa eskaintzeaz gain, dantzan jarriko gaitu, eta duen ahots zoragarriaz gozatuko dugu. Gauari bukaera borobila emateko MUCHACHITOk runba, rock eta funk soinuetan jai-giro bete-betean sartuko du Santurtzi.
Ostegunean, ZEA MAYS bilbotarrak hunkituko gaitu. Metaletik hurbil dagoen talde euskaldun honek azken lana ekarriko digu, Harro, zeinetan Doctor Deseo eta Love of Lesbian taldeen elkarlana izan duen, sorpresaz betetako gau magikoa eskainiz. Disko horren bidez ibilitako 20 urteak ospatu nahi ditu.
Jaietako azken asteburua hasteko, bi musika emanaldi zoragarri izango ditugu. Batetik, BOMBAI talde valentziarra, musika-karreran geldiezina dena beach pop izeneko estiloagatik, reggae, pop, surf eta rock estiloen nahasketa dena. Sólo si es contigo singlea, zeinen bidez animalien adopzioa sustatu nahi duten, ezusteko dimentsioak hartzen ari da. Gauari amaiera bikaina emateko, pop estiloko girlband txalokatuena izango dugu, SWEET CALIFORNIA, gazteen artean arrakasta lortu duen banda, youtuber ezagunenetakoak bilakatuz. Kontzertuen egitaraua bukatzeko, LA BAMBULA etorriko zaigu, gizarte- kritika adierazten duten letra umoretsuak dituen banda sendo eta jai-zalea, kontzertuen eremura hurbiltzen garen guztiak dantzan jarriz. Gaua eta kontzertuen agenda LA REGADERA taldeak agurtuko du, musika nahasketa praktikatzen duen taldeak, ska, reggae eta rock estiloak lotzeko gai izanik, eta lehen notatik harrapatuta geratuko gara. Santurtziko Karmengo Jaietako Kontzertuen inguruan urtero sortzen da jakin-min handia, baina, aurten aurkeztu aurreko egunetan espekulazio handia izan da etorriko ziren artisten inguruan, eta santurtziarrek ez ezik kanpotarrek ere egin dituzte, okerreko informazioa sare sozialetatik hedabideetara zabalduz. Jai Batzordeak eta Serantes Kultur Aretoak portuan izango diren hurrengo kontzertu hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztete:
EGUNA
14 (ostirala), 23:00 h “Itsas Alde Txistulari Taldea” txisturari taldea
15 (larunbata), 22:30 h Herriko taldeak: Mi Dulce Geisha, Los Cojones y Coffeinne
16 (igandea), 23:00h “Unión Musical Vizcaína” musika banda eta “Mocedades”
17 (astelehena), 23:00 h La Oreja de Van Gogh 1
8 (asteartea), 23:00 h Rosana
19 (asteazkena), 22:30 h Chambao y Muchachito
20 (osteguna), 23:00 h Zea Mays
21 (ostirala), 22:30 h Bombai eta Sweet California
22 (larunbata), 22:30 h La Bambula y La Regadera
Gainera…
Jaiek Serantes Kultur Aretoa antzokia umorez beteko dute hurrengo komedia hauen bidez: Uztailaren 14an, Reic Assousek idatzi eta Julián Quintanillak egokitutako El CONTADOR DEL AMOR lanaren estreinaldia izango da. Moliere saria jaso du 2010ean eta Ana Obregón eta Cesar Lucendo dira antzezle nagusiak. Sekula kontatu den amodiozko mendeku originalenaren istorioa da, zeinetan Diana, senarrak desleiala izan dela aitortu ondoren mendekuaren plangintza egingo du, mina eragin nahi duen amazona eta aristokrata baten dotorezia elkartuz. Uztailaren 21ean, TOC TOC. Madrilen zortzi denboralditan arrakasta izan eta bi mila aldiz antzeztu ondoren Santurtzira etorriko zaigu. Sei gaixo psikiatraren itxarongelan daude nahasmendu obsesibo-konpultsiboak dituztelako. Batek lizunkeriak esan, beste batek gauzak zenbatu, beste batek hizkuntzaren nahasmendua du, gaixotzearen beldur dena ere bada… Azkenean psikiatra ez da agertuko eta beraiek atera beharko dituzten beren ondorioak…
Informazio gehiago nahi izanez gero, Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundearekin jarri harremanetan 94.420.58.50 – 648 09 93 34 (Marga Olabarrieta) telefonora deituta.