Serantes Kultur Aretoko Presidente Jaunak Serantes mendiko Kornites erromeria tradizionala eta San Jorgeren omenezko jaiak aurkezten ditu, Bizkaiko herrietako zaindarien jaietan ospatzen lehenak.
Aurten apirilaren 15, 16, 17, 22, 23 24 eta 25ean izango dira jaiak. San Jorge jaietako eskaintza ez da Karmengoetakoa bezain handia, Santurtziko jai nagusiak Karmengoak dira eta. Hala ere, ekitaldi nahikotxo ditugu, aurten iaz baino gehiago, gustu eta publiko ororentzako. Horrela, jai egitarauan rock and rolla dugu, baina baita umeentzako ekitaldiak eta hirugarren adinekoentzako dantzaldiak ere, hau da, herritar guztiek gozatzeko moduko ekitaldiak.
San Jorge jaiak Serantes Kultur Aretoak antolatzen ditu, baina baditu beste udal arlo eta zerbitzu batzuek antolatutako ekitaldiak ere, hala nola, Gizarte ekintza eta Berdintasun arloak, Komertzio Zerbitzuak, Turismo arloak, liburutegiek… Horrez gain, nabarmentzekoa da San Jorge jaietako Txosna batzordeak eginiko lana, berauek antolatu baitituzte umeentzako jolas puzgarriak, herriko taldeen kontzertua eta Drindotsen berbena. Gure udalerriko beste erakunde batzuek ere parte hartu dute bestelako ekitaldi batzuk prestatzeko lanean, hala nola, dantza taldeek, musika-bandak, txistulari-bandak, Santurtziko Merkatari Batuak elkarteak, Santurtzi Gastronomikak, Itsasalde pilota taldeak eta Santurtziko atletismo-klubak.
Ekitaldi guztiak jai-gunean egingo dira, hau da, Parke Nagusian, Gernika Parkean, Oinez gunean eta Arrantza Portuan.
Guztira 42 ekitaldi programatu dira, denak herritarrengan pentsatuta, santurtziar guzti-guztiak pozik uzteko modukoak. Horien artean aipatzekoak dira:
ARIEL ROTen kontzertua Serantes Kultur Aretoan
SEIREN taldearen kontzertua + berbena HAITZAMArekin Arrantza Portuan
LAJANIS, MALDITA SEA eta VUELKO santurtziar taldeen kontzertua Arrantza Portuan.
Umeen dantza-alardea. Hilaren 17an, igandea. Bertan Santurtziko eta Ezkerraldeko dantza taldeetako umeek hartuko dute parte, guztira 1000 dantzarik, Oinez gunean.
Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterrietako Emakumeen Elkarte eta Kolektiboen VI. Topaketa, Gizarte ekintza eta Berdintasun Arloak antolatuta.
Santurtzi Sarien II. edizioa Aire Zabaleko VI. pintura-lehiaketa
“Santurtzi aldea ederra” ibilaldi antzeztuak, “Santurtzin pintxoak jaten” gastronomikoak eta “Bilbotik Santurtzira” itsas-ibilaldiak… udaleko Turismo Arloak antolatuta.
Korniteserako umeentzako parkea eta jolasak antolatuko dira, eta erromerian SALTOKA taldeak joko du.
Santurtziarrek ez ezik, inguruko beste herri batzuetako askok ere hartu ohi dute parte gure jaietan. Horrela bada, hurrengo bi asteburuotan den-denok, santurtziar zein ez santurtziar, ondo baino hobeto pasa ezazue San Jorge jaietan. Espero dugu aurten San Jorgek euririk ez ekartzea, hala bedi!.