Gaur goizean Santurtziko Serantes Kultur Aretoak urtarriletik uztailera arte eskainiko duen eszena-programazioa aurkeztu du. Aurtengo programazioaren eskaintza anitza da. komedia, drama, dantza, opera, kontzertuak… azken batean, publiko ororengana heltzea du helburu. Aurtengo hogeita bi ikuskizunek koreografiaz eta aktorez josiko dute Santurtziko oholtza, haur eta sendi osoak ikusteko moduko bost antzezlan eskainiko dira, horietako hiru euskaraz eta bat keinu bidezkoa.
Helduentzako 17 ikuskizunetatik, musika bi kontzertu izango ditugu, Jorge Drexlerrena eta Revolver taldearena, hain zuzen. Horrez gain, “La Boheme” opera ikusiko dugu, Giacomo Pucciniren opera ezagunenetako bat. Dantzan ere emankizun garrantzitsua ikusteko aukera egongo da, izan ere, aurten Serantes Kultur Aretoak Bartzelonako Cobos Mika Companyren Tango ikuskizuna eskainiko digu.
Lan hauek, denak kalitate handikoak, antzerki munduan ezagunak diren aktoreek antzeztuko dituzte, hala Nola, Carlos Pouk, Carlos Larrañagak, Maria Luisa Merlok, Enrique San Franciscok, Carmen Machik eta Kiti Manverrek.
Euskal konpainiek eta produkzioek ere leku nabaria dute aurtengo programazioan, oraingo honetan ere izen ezagunak izango baititugu gure artean: Tanttaka, Teatro Paraiso, Vaiven Producciones, Ados Teatroa, Glu Glu, Txalo… non aktore ospetsuak dauden: Gurutze Beitia, Gorka Aginagalde, Mari Cruz Melgosa eta, Iker Galartza, besteak beste.
Denboraldi honetan ere gazteak izan ditugu gogoan eta horren harira berrikuntza bat ekarri dugu: Komedia Klubeko komiko bikainak. Aurten Dani Rovira, Dani Pérez eta Sergio Olalla gure herriko antzokira etorriko dira euren bakarrizketak eskaintzeko.
Antzezlanetarako sarreren prezioa, ohi den bezala, nahiko merkeak izango dira, 10 eta 18 euro artekoak. Dantza emankizuna ikusteko sarrera bakoitzeko 15 euro ordainduko dira eta musika-kontzertuak ikustekoak 18na. Opera izango da garestiena, 25 euro ordaindu beharko baita sarrera bakoitzeko. Haur-ikuskizunen sarrerak, berriz, 4na eurotan salduko dira.
Horrez gain, Komedia Klubeko bakarrizketa emanaldi guztiak ikusteko, hiru guztira, abonu bat jarriko da salgai 25 eurotan.
Gaur egun, Serantes Kultur Aretoan egunero hiru film komertzial ikus daitezke. Zine Klubeko filmak ere ematen jarraituko dugu, 15 egunean behin, ostegunetan, arratsaldeko 18;00etan eta 20:30ean. Ohi bezala, hainbat zine-jaialditan sarituta izan diren film sorta bat eskainiko da.
Serantes Kultur Aretoak urtarriletik uztailera eskainiko dituen ikuskizunak honakoak dira:
20/01 20:30 12 € “Duda Razonable”
29/01 12:30 4 € “El Bosque de Grimm” – infantil y familiar –
03/02 20:30 18 € “Llama un Inspector” Con José Mª Pou
10/02 20:30 18 € Concierto de JORGE DREXLER
12/02 12:30 4 € “Ezetz Hegan egin” – euskaraz – infantil y familiar
24/02 20:30 12 € “La lechuga” de Glu Glu Producciones
26/02 12:30 4 € “Anbotoko Mari eta orrazi galdua” – euskaraz – infantil y familiar – de Glu Glu Producciones
02/03 12:30 25 € Opera: “La Boheme” de Opera 2001
11/03 20:30 4 € “Cirque Déjà vu” Teatro infantil y familiar. La Baldufa
15/03 20:30 10 € “WILT, Panpina Puzgarriaren hilketa” Ados Teatroa – Euskaraz –
16/03 20:30 18 € “Juicio a una zorra” con Carmen Machi
25/03 12:30 4 € “Arratoitxo Pinpirina” de Glu Glu Producciones – infantil y familiar – euskaraz
30/03 20:30 12 € “Contra el viento del norte” Tanttaka
19/04 20:30 10 € “Hil arte bizi” – Txalo Producciones – Euskaraz
20/04 20:30 15 € Danza: “Tango” Cobos Mika
21/04 20:30 15 € “Se quieren” Txalo Producciones – Enrique San Francisco –
27/04 20:30 18 € Concierto REVOLVER
05/05 20:30 20 € Dani Rovira – Club de la Comedia –
12/05 20:30 10 € Dani Pérez – Club de la Comedia –
19/05 20:30 10 € Sergio Olalla – Club de la Comedia –
14/07 20:30 18 € “Quizás, Quizás” Txalo Producciones – Carlos Larrañaga, Mª Luisa Merlo –
21/07 20:30 18 € “Ocasiones especiales” Txalo Producciones