Maiatzean Santurtziko Serantes Kultur Aretoak hiru dantza-ikuskizun eskainiko ditu, izen handiko konpainiek prestatutakoak eta ezin merkeago: 15€ ikuskizuneko.
Asmoa herritarrak dantzara hurbiltzea da, arte zoragarri hau goza dezaten, dantzak ez baitu hitzik behar gure sentimendu sakonenak harrapatu eta sentsazio paregabea sorrarazteko. Helburu hori gogoan, ikuskizun sorta bat egin dugu.
Horrela bada, hurrengo ostiralean, maiatzak 2, Victor Ullateren Baletaren maisutasuna ikusi ahal izango dugu, zein mundu osoan arrakastatsu gertatu diren zenbait dantzariren sorlekua izan den, hala nola, Tamara Rojo, Igor Yebra, Angel Corella edo Lucia Lakarrarena besteak beste. “El arte de la danza” ikuskizunaren bidez omenaldia egin nahi zaio dantzariari.
Lan bikain honek hurrengo hauek biltzen ditu:
– Hogeitik gorako dantzari-taldea, zeinek teknika bikaina erabiliz dantzariaren eraldaketaren berri emango digun, hau da, dantzan hasten denetik konpainia handi batean arrakasta lortu arte dantzariak egindako bidaia.
– Koreografia ikusgarriak, non Victor Ullatek eta Eduardo Laok, biak ala biak talentu paregabeko maisuak, hainbat dantza-estilo bildu dituzten.
– Musika pieza hautatuak: Wagner, Bebe, Rita Hayworth, Nat King Cole, Gaetano Donizetti, In Slaughter Natives, Mozart, Madre Deus, Chopin eta Massive Attack.
Ostiralean, maiatzak 11, Sol Picóren konpainiak “Memorias de una pulga” ikuskizuna eskainiko digu, non dantzaren bidez galera eta atsekabeari buruz arituko zaigun eta kritika zorrotza egingo dien manipulazio ekonomiko eta komunikabideei. Koreografo eta dantzariaren beraren izena daraman konpainia ezagun honek hamaika ikuskizun eraman ditu munduko agertoki garrantzitsuenetara, sari handiak irabaziz, besteak beste, hamar bat Max sari.
“Memorias de una pulga” ikuskizunean gai gogorra bezain musika dinamikoa aurkituko dugu, bertan musika klasikoa, elektronikoa eta kabareteko klasikoak entzungo ditugu, den-dena Sol Picók maisuki nahastuta erritmo bizi-bizia sortzeko. Izan ere, “tertziopelozko haize-erauntsia” deitzen diote dantzatzean darizkion energia, sendotasuna eta xarma direla eta.
“Memorias de una pulga” ikuskizunean amaiera metaforikoa duen hiru nomadaren bidaia ikusiko dugu: Sol 4 metroko botila bateko mezu gisa agertuko zaigu, non etsi-etsian dantzatuko duen laguntza eskatzeko.
Dantzari eskainitako hilabete honi amaiera emateko Serantes Kultur Aretoak maiatzaren 23an “En la memoria del cante: 1922” ikuskizunaren estreinaldia ekarriko du Euskadira. Andaluziako Balet Flamenkoak Rafaela Carrascoren zuzendaritzapean omenaldia egingo dio Cante Hondoaren Lehenengo Topaketari, zein Granadan izan zen 1922. urtean. Hura Europako zenbait artista eta intelektualek babestu zuten, Lorca, Falla, Zuloaga eta beste batzuen gidaritzapean… eta horrez gain, cante hondoari Gizadiaren Kultur Ondare aitortza ekarri zion.
“En la memoria del cante: 1922” ikuskizunak txunditu egingo gaitu Rafaela Carrasco eta David Coriak prestatutako koreografia zoragarrien bidez, flamenko-artean punta-puntakoak diren dozena bat dantzarik maisutasun handiz dantzatuko dituzte eta. Dantzariez gain, oholtzan ikusiko ditugun kantari eta gitarra joleak ere lehen mailakoak dira.
Ikuskizun honetan garai hartako zenbait ahots berreskuratuko dira, hala nola, El Tenazasen soleá (cante hondo lehen txapelketaren irabazlea) Manuel Torresen seguiriya, Manolo Caracolen toná, Gazpacha mitikoaren zambra edo saeta, “la Niña de los Peines” kantariari omenaldia eginez. Bertan dantza Fallaren musikarekin uztartuko da eta Lorcak flamenkoa sustatzeagatik ondo merezita duen aitortza jasoko du.
Datorren hilabetean dantzaren xarma Serantes Kultur Aretoko eserlekuetara helduko da, eta hiru ikuskizun hauen kalitate, edertasun eta energiak ikusleak bereganatu eta txunditu egingo ditu.
Dokumentoa deskargatu