Diziplina anitzeko obra
Abustuaren 31era arte Mendi Alde Dantza Taldearen 60 urteurrena erakusketa ikusgai egongo da Santurtziko Casa Torre Jauregiko erakusketa-gelan. Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
Santurtziko goiko aldean, Serantes mendiaren magalean, Kabiezes auzoa dagoen lekuan, 1961-6-29an agertu zen lehen aldiz Mendi Alde dantza taldea jendaurrean.
Urte zailak baziren ere, edozein hasieratan bezala, Mendi Alde taldeak kide kopurua etengabe handitu zuen.
Pixkanaka-pixkanaka, taldeak oinarri sozial eta kultural sendoa ezarri zuen, herri-dantzaren bidez, Euskal Herriak, bere kulturak eta folkloreak, zailtasunak gorabehera, oso bizirik irauten zutela aldarrikatzeko.
Urte asko dira Mendi Alde taldea gure folklore aberatsa, gure ohiturak eta gure tradizioak transmititzen lan eta lan dabiela. 60. Urteurrena ospatzen ari gara, eta bi zatitan banatuta dagoen erakusketa honen bidez, folklore aberatsean eta milaka urteko kulturan dugun ondarea partekatu nahi dugu guztiokin.
Gure asmoa zeregin berean jarraitzea da, eraiki dugun guztia are gehiago indartu dadin ahal dela.