Aurten 2015eko Karmengo Jaietako Kartel Lehiaketan irabazleak izan diren hiru kartelek erreferentzia egiten diote Santurtziko jaietako maskota maitea den Mentxuri.
Santurtziko Karmengo Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko ardura duen Epaimahaiako Presidentea den Danel Bringas Egilior jaunak, Serantes Kultur Aretoko Presidentea bera, gaur, hilak 12, Kartel Lehiaketaren erabakia eman du.
Jaiak Iragarriko dituen Kartel irabazlea, 1000 euroko saria duena, Murtzian bizi den Ruben Lucas Garcíak egindakoa da. Kartelean “Mentxu” da protagonista, mundu osoan ezagunena den kaioa, konfeti koloretsuz eginda.
200 euroko saria duten accesitak Portugaleteko Asier Martínez de la Pera Gómezek eta Txemi Peiro Quilez santurtziarrak irabazi dute. Lehenengoak egindako kartelean Mentxu jaietako koadrilen kamisetak eskegita dauden esekitokian dago. Bigarrenaren kartelak Mentxuren itsas-alderdia erakusten digu eta jaietako lehen egunean Udaletxean dagoen arrautzatik nola ateratzen den gure kaio maitea.
Aurten 32 lan aurkeztu dira, iaz baino hamar gehiago.
Bestetik esan behar dugu, Itsas Prozesioan jendearen parte hartzea handitzeko, azken urte hauetan, Serantes Kultur Aretoak kontratatzen dituen ontzietan joateko txartelak zozketatzen direla Santurtziko biztanleen artean eta, gainera, ontzi partikularrak Prozesioaren ibilbidean egoteko erraztasunak ematen direla.
Ontzietan joan ahal izateko, herritar guztiek dituzte txartelak Casa Torre Jauregiko atarian, betetzeko. Herritar bakoitzak bat baino ezin du bete eta txartelak biltzeko jarri den ontzian sartu behar dira. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara eta 18:15etik 21:30era da. Epea ekainaren 29an bukatuko da.
Herritar guztiei aukera eskaini ahal izateko, iaz zozketan saritutakoak aurtengo zozketatik kanpo geratuko dira.
Zozketa ekainaren 30ean egingo da, 12:00etan Casa Torre Jauregiko Higarillo Aretoan eta uztailaren 3an 12:00etatik aurrera saritutakoen zerrenda jarriko da Serantes Kultur Aretoko webguneko iragarki taulan, www.serantes.com, eta Casa Torre Jauregiko atezaindegian.
Santurtziko Karmengo Prozesioa oso hunkigarria da santurtziar ororentzat. Uztailaren 16an, duela ehun urte baino gehiago, Karmengo Ama ontziratu eta bere ontzian itsas zabalera eramaten dute, lore eskaintza egitera hildako arrantzaleen oroitzapenean.