Santurtziko Karmengo jaiek urtero harritzen gaituzte berrikuntzaren batekin eta, oraingo honetan, herriko kaiorik ospetsuena den Mentxuren eskutik etorriko zaigu, oso jai jostariak ekarriko baitizkigu. Telebistako Charly Urbina santurtziar ezagunak gure maskota maitagarriaren mahai-jolasa egin du eta Serantes Kultur Aretokoek euro bakarraren truke salduko dute Casa Torre Jauregian.
Jolasak antzararen moduko taula bat dauka, baina Mentxu da protagonista eta MENTXUREN JOLAS HANDIA du izena. Hortaz, adin guztietako santurtziarrak sekulako jolas honetan jolastea espero dugu, euro bateko txanpon xume baten truke oparitzen dugulako. Jolasa santurtziar petoa den arren, beste leku batzuetara eraman dezakegu.
Santurtzin Mentxu hain maitatzen dugunez, bere abesti propioa eta bere bizitza kontatzen duen ipuina du, eta hau guztia Santurtziko sortzaile batzuen ekimenari esker, zein Serantes Kultur Aretoak jaso eta abian jarri duen.
Gure Mentxu maitagarriak umeei eta nagusiei gozarazten die jarraitzaile andana elkartzen duten ekitaldien bidez, hala nola, kalejira alaiak, familiarentzako photocalla, bere etorrera arrautza hautsi ondoren eta agurra hegan doalarik.