Mila lagunetik gora, berrogeita bat taldek hartu zuten parte Santurtziko Itsas Inauterien IX. Edizioan. Eguraldiak lagun,Santurtziko kaleetan jende ugari bildu zen (asko mozorroa jantzita) Kultura Arloko Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak antolatutako Inauterietako Jaitsiera Handia ikusteko.
Nabarmentzekoa da mozorroen kalitatea eta egileen sormena, bai eta desfilean erakutsi zituzten koreografia ikusgarriak ere, inauteriak ikustera hurbildu ziren santurtziar zein ez santurtziarrak gozaraziz.
Inauterietako Jaitsiera Handia amaitu zenean, berbena hasi zen Gernika Parkean, gaueko 11:30ak arte luzatuz, eta bakarrik eten zen taldeei sariak banatzeko. Hona hemen sariak:
1. Saria – Helduen Marinel Taldea: 500€+garaikurra: “COMUNIDAD TXIKIPULPIS”
2. Saria – Helduen Marinel Taldea: 300€: “TXAKURTXIRULAK -LA PROCESION VA POR DENTRO”
3. Saria – Helduen Marinel Taldea: 100€: “CASA GALICIA – “POPEYES ENCANTADOS POR GAITAS Y SIRENAS”
4. Saria – Helduen Marinel Taldea: 80€: “PERREA TALDEA –POPEYE ETA OLIVIA”
1.saria: Umeen Marinel Taldea 300€+garaikurra: “PAPEREZKO ITSASONTZIAK”
2.saria: Umeen Marinel Taldea 200€: “BIHOTZ GAZTEA – URPEKARIA”
3.saria: Umeen Marinel Taldea 100€: “URBEGI BIZIA ESKAUT TALDEA – FONDO DE BIKINI”
4.saria: Umeen Marinel Taldea 80€: BIHOTZ GAZTEA – NAUGRAGO”
1.saria: Umeen Inauteri Taldea 300€ + garaikurra: “TRANSFORMERS”
2.saria: Umeen Inauteri Taldea 200€: “TXIMISTA”
3.saria: Umeen Inauteri Taldea 100€: “GURUTZETA-LAS MACETAS”
4.saria: Umeen Inauteri Taldea 80€: “POU ZI”
5.saria: Umeen Inauteri Taldea 70: “GUDARIAK”
1.saria: Helduen Inauteri Taldea 500€ + garaikurra: “ALAIA-DALE CAZA AL RATON”
2.saria: Helduen Inauteri Taldea 300€: “LOS MARCIANOS DE RICACHA”
3.saria: Helduen Inauteri Taldea 100€: “LOTSAGABEAK-AZUUUUUUCAR”
4.saria: Helduen Inauteri Taldea 80€: “JIRAFA EXPLORATZAILEEN SINDIKAUTA”
5.saria: Helduen Inauteri Taldea 70: “TROPIC DANCE – GREASE”
Bakarkako saria: 200€ + garaikurra: “SANTURTZILAS (DINOSAURIOS)”
Tramankulu onenarentzako saria: 200€ + garaikurra: GIZAJALEAK “TRIBU AFRICANA”