Ekainaren 17ra arte Solstizioei eta ekinozioei buruz -Natura, artea eta gogoetak- erakusketa ikusgai egongo da Santurtziko Casa Torre Jauregiko erakusketa-gelan. Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era. Erakusketan honako artista hauen lanak ikusiko ditugu, adierazten diren espezialitateetan:
- Jorge Alonso Carriazo, Eskultura
- Alberto Artaza, Grabatzailea
- Manu Océn Ratón, Argazkiak
- Iñigo Urrutia, Pintura puntillista eta ikus-entzunezkoa
Urtaroek gure munduan bereizi ezin den zatia osatzen dute eta gure izaeran eta inguruan dugun naturan eragiten dute.
Gizakiongan ere bai; izan ere, gure aldarteari ez ezik, hormonei, immunitate-sistemari, neurotransmisoreei eta abarrei eragiten diete. Gure gaitasun intelektualean ere badute zerikusia, urteko garai jakin batzuetan ahalmen hori ahulagoa edo sendoagoa izan daiteke eta.
Gizakiak, oharkabean, urtaroek eragindako gogo-aldaketa horiek baliatu ditu inspirazio iturri gisa, sormena askatzeko hain zuzen.
Jorge Alonso-Carriazo (eskultura), Alberto Artazar (grabatua), Manu Ócen (argazkia) eta Iñigo Urrutia (pintura eta ikus-entzunezkoak) artistak, komunitatearen laguntzarekin, errealitate hori islatzen saiatu dira, diziplina anitzeko lan horren bidez.