Aurten, Santurtziko Nazioarteko Abesbatzen XXXVIII Topaketa urriaren 20tik azaroaren 11rako ostiral eta larunbatetan izango da, 20:30ean.
Kontzertuak, ohi bezala, San Jorge elizan egingo dira eta sarrera doakoa izango da.
1974an sortutako Lagun Zaharrak Abesbatza da ekitaldiaren antolatzailea, Santurtziko Udaleko Kultura arloko Autonomiadun Erakundea den Serantes Kultur Aretoaren babespean.
Berrikuntza gisa, organo kontzertu bi izango dira, San Jorge elizako organoa konpondu berri dutelako. Kontzertu bietan Pedro Guallarrek joko du organoa, lehenengoan soprano bik lagunduko dute eta bigarrenean tronpetak eta tronboiak.
Berrikuntza horretaz gain, 6 kontzertu izango dira eta 7 abesbatzek hartuko dute parte. Abesbatzen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, atzerritik etorriko diren hirurak, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketarekin duela urte asko mantentzen den elkarlanari esker.
ABESBATZEN XXXVIII. NAZIOARTEKO BATZARIAREN EGITARAUA
Hona hemen kontzertuen programa:
Urriaren 20an: organo kontzertua Pedro Guallarren eskutik (organoan) eta Eider Torrijos eta Susana Cerro sopranoak.
Urriaren 21ean: Palentziako Regina Angelorun abesbatza
Urriaren 27an: Bilboko Ars Viva
Urriaren 28an: Indonesiako Batavia Madrigal Singers
Azaroaren 3an: Lituaniako Liepaites Girl´s Choir
Azaroaren 4an: Estatu Batuetako Collegiate Chorale University of Wyoming
Azaroaren 10an: organo kontzertua Pedro Guallarren eskutik, Josu Ayarzaguena tronpetan eta Juan Luis Novo tronboian lagunduta
Azaroaren 11n: Bilboko San Anton Abesbatza eta Santrutziko Lagun Zaharrak