Eusko Jaurlaritzako dekretu berriaren ondorioz, Serantes Kultur Aretoak berriro emango ditu baina hiru zine-geletan ostegunetik igandera, 17:30ean eta 20:00etan.
Era berean, Casa Torre jauregiak ohiko ordutegia berreskuratuko du eta beraz, Erakusketa Gela 9.00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era egongo da zabalik.
Horrez gain, Serantes Kultur Aretoan ekainean honako programazio hau izango dugu:
Ekainaren 4an 19:00etan Jose Antonio Agirre Lehendakariaren gorabeherak ezagutuko ditugu “De Gernika a Nueva York, pasando por Berlin” antzezlanean. Patxo Telleria da gidoiaren idazlea, Fernando Bernués zuzendaria eta Iñaki Rikarte protagonista nagusia. Gainera, Iñaki Salvadorrek konposatutako soinu-banda zuzenean entzun ahal izango da emanaldian.
Ekainaren 11an, 20:00etan NOGEN rock-pop talde euskalduna izango dugu “Under Alt” bere azken lana aurkezteko. Sarreraren prezioa: 18 euro.
SKAk bat egin nahi du herri honetan Harrotasunaren Eguna ospatzeko egingo diren ekitaldiekin, eta horretarako gaiarekin zuzenean lotutako film bat eskainiko du: “Las aventuras de Priscilla: La reina del desierto”. Emanaldia ekainaren 27an izango da, 20:00etan. Photocall eta guzti prestatuko dugu eta sarrera 6 eurotan salduko da.
Azkenik, jakinarazten dizuegu Serantes Kultur Aretoak inkesta bat egingo duela bazkideon iritzia jasotzeko. Besteak beste, jakin nahi dugu zein egun eta ordutegi dituzuen nahiago eszena-arteen emanaldiak ikusteko, datorren denboraldian kontuan hartze aldera.