Aurten desfilean kide ugariz osatutako hainbat taldek hartu dute parte. Horrela bada, makina bat herritar ikusi ahal izan ditugu herrian desfilatzen.
Sariak berrantolatu izana positiboa izan omen da parte hartzea handiagoa izateko, bai eta larunbatean izan genuen eguraldi ona ere. Gauza bat dela bestea dela, Santurtziko kaleak santurtziarrez zein bisitariz bete zen joan den asteburuan.
Hogeita hemeretzi taldek eta mila lagunetik gora hartu zuten parte larunbatean, martxoak 9, Santurtziko Itsas Inauterien XV. Edizioan. Deigarria izan zen mozorroen kalitatea eta eurak egiteko herritarrek erakutsitako sormena. Horrez gain, azpimarratzekoak dira jaia alaitu zuten taldeek interpretatu zituzten koreografia ikusgarriak ere.
Santurtziko kaleak jendez lepo egon ziren, izan ere, santurtziarrak ez ezik inguruetako herrietatik hamaika lagun gerturatu ziren Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun erakundeak antolatutako desfilea ikustera.
Jaitsiera amaitutakoan, berbena egin zen Gernika Parkean 23:00ak arte, zein taldeei sariak banatzeko baino ez zen eten. Honako hauek hain zuzen:
ONDOEN APAINDUTAKO LOKALA: MUNDIN TABERNA Sari bakarra: 200€ + garaikurra
TRAMANKULURIK ONENA: “BARRAKEROAK” (TXAKURTXIRULAK) 500€.
BAKARKAKO SARIA: PELOS Sari bakarra: 200€ + garaikurra
ITSAS – MOZORROA: TXONTXORRO (TXONTXORRO TALDEA) 500€.
1. saria: “FANTASIA BASOAN” (MAITAGARRIAK) 1000€ + garaikurra
2. saria: “ALIZIA LURRALDE MIRESGARRIAN” (RUPERTO MEDINA) 800€ + garaikurra
3. saria: KANTAURIKO MARMOKAK (CHICOS Y CHICAS DEL DEDAL) 700€ + garaikurra
4. saria: “IBAIA” (LOS LEGOS) 600€
5. saria: “TXONTXORRO” (TXONTXORRO TALDEA) 500€
6. saria: “SHOWMAN HANDIA” (ECLIPSE DANTZA MODERNOA) 400€
7. saria: “BARRAKEROAK” (TXAKURTXIRULAK) 300€
8. saria: “KABIEZESEKO MEATZARIAK” (KAKUL) 250€
9. saria: “PAUMAK” BLUE PAUMAK” 200€
10. saria: GABONEN OSTEKO AMESGAIZTOA” 150€
11. saria: “PRISCILLA” ABRAKO ERREGINA (TXORIBURUAK) 100€
12. saria: “101 DALMATA” (KID&US INGELESEKO AKADEMIA) 100€
Irabazlearen iruiak ikusi