Santurtziko seme eta Karmengo Amari eskainitako monumentuaren egilea del Ricardo Iñurria Arzubidek inauguratuko du Santurtziko Erakusketa Gela berria. Erakusketa Casa Torre eraikinean egongo da martxoaren 21etik 2011ko apirilaren 16ra bitartean, astelehenetik ostiralera 12etatik 14etara eta 18etatik 21etara. Martxoaren 19an, larunbata eta 20an, igandean, Casa Torre Jauregia eraikinaren inaugurazioa dela-eta izango diren ekitaldietan ere irekita egongo da erakusketa.
Erakusketa honetan Ricardo Iñurria margolari gisa agertuko zaigu. Figurazioa eta abstrakzioaren hasiera artean arituko da estilistikoki. Aukeratutako margoek Bizkaiko paisaiak erakusten dituzte bere edertasun osoan, xumetasun handiko baina sinplekeriarik gabeko bodegoiak eta giza-irudiak dituen margo bat.
Gaiaren arabera antolatu dira lanak ikusleek gaika alderatu, aztertu eta goza ditzan. Horrela, ibilbide kronologikoaren hoztasuna ekidin nahi izan da.
Ezagunago da Ricardo Iñurria eskulturagile gisa, batez ere prozesioetako eskulturetan egindako lanean. Espainiako barrokoko irudigileen mailara heldu da Bilboko Aste Santuko pausuek erakusten duten bezala: Ecc Homo (1945) eta los Azotes, edo Flagelación (1950). Beren lanen artean hauek dira aipagarrienetakoak: Mungiako Parrokiako Cristo de la Cruz (1945) eta Ibarrangeluko parrokiako Piedad (1950).
Erakusketa honek hurbiltzen diren bertako eta kanpokoei Santurtzik izan duen artistarik handienaren irudia eta lana erakutsi nahi die, zalantzarik gabe, Espainiako eskulturgintzan maila gorena lortu baitu.