San Jorge Jaiak
Historia
San Jorgek izena ematen dio herriari, erromantzearen eta euskararen eboluzioa delako. Hori arraroa da inguruan, ez baita normala Bizkaian jatorri hori duten toponimiak aurkitzea, ezta santu horren irudiarekin zerikusirik izatea ere. Izan ere, elezaharretik azaldu ohi da berezitasun hori, fraide ingeles batzuei egozten baitzaie, herrixkan, jatorrizko monasterio batean, eta, ondoren, San Jorgeri eskainitako parrokian, Santurtziren izenaren jatorria.
Edonola ere, Santurtzik San Jorge izan du beti patroi, eta haren omenez ospatzen dira apirilaren 23an San Jorge jaiak.
SAN JORGEko festak berriz ere, publiko guztiarentzako jarduerak
Santurtzik San Jorgeko jaiak hartuko ditu berriro, bere zaindariaren omenez. Apirilaren 21etik 30era izango dira jaiak, eta batez ere parke nagusian, Gernika parkean, oinezkoentzako kalean eta arrantza-portuan egingo dira.
Apirilaren 21etik maiatzaren 4ra, Santurtzik bere zaindariari eskainitako San Jorge jaiak, ospatuko ditu kultura, kirola, gastronomia musika eta denontzako ekintzak batzen dituen egitarauarekin.
Ikusle guztientzako jarduerak dituen egitarauaren baitan, haurrentzako jarduerak izango dira, hala nola, tailerrak, puzgarriak eta jolasak. Horrez gain, musikarako tartea ere izango dugu Dj-a, berbena eta zenbait kontzerturekin eta kalejirak nahiz dantzaldiak ahaztu gabe.
“San Jorge jaiena santurtziarrek gogotsuen espero duten hitzordua da. Aspaldiko lagunak batzeko, kaleko giroa gozatzeko, familia eta lagunen artean partekatzeko eta denon artean herria egiten jarraitzeko egunak dira. Aurten, gainera, balio erantsia dute jaiok; izan ere, 950 urteurrenarekin bat egingo dute, belaunaldien arteko loturak sendotzeko eta ospatzeko data berezia izango dena, azaldu du Karmele Tubilla Santurtziko alkateak”.
Hasiera astelehenean, hilak 21, izango da Kornites egunarekin batera. Egun horretan Serantes Dorreari bisitaldia egin ahalko zaio, haurrentzako parkea izango da egun osoz eta erromeria herrikoia arratsaldean. Asteazkenean, hilak 23, zaindariaren egunean, Meza Nagusia ospatuko da San Jorge Elizan eta haurrentzako parkea antolatuko da oinezkoen kalean. Puzgarriak, zezen mekanikoa eta beste aukera ludiko batzuk izango dira bertan.
Apirilaren 25etik 27ra Santurtzin kirolez, musikaz eta tradizioz beteriko hiru egun biziko ditugu. Santurtziarrok honakoaz gozatu ahal izango dugu: Antzerkia Serantes Kultur Aretoan, DJ saioak, gimnastika erritmikoko eta saskibaloiko txapelketak, koadrillen arteko topaketa proba eta gastronomia ikastaroa barne; gainera, kalerik kalekoak eta kontzertuak izango ditugu. Igande goizean, Santurtzi-Zierbana martxa egingo da eta
baita Alarde Txikia ere. Askotariko jarduera horien ondoren, jaietako unerik hunkigarrienetako batekin itxiko da eguna, Santurtziko Bandak eta herriko abesbatzek kontzertu handia emango baitute Gernika parkean, herriaren 950. urteurrenaren omenez.
Egitarauaren bigarren aldia, Santurtziko Txosnaguneak antolatua, maiatzaren 2tik 4ra izango da eta horretan ere jarduera ugari antolatuko dira, hala nola, erromeriak, aire zabaleko kontzertuak, Gizonezkoen Junior Saskibaloi Txapelketaren azken fasea eta dantzaldiak.
"Jai hauek Santurtzin dugun elkarte- eta kultura-sare zabalaren isla dira. Izan ere, elkarte, klub, abesbatza eta herriko beste talde batzuen konpromisoari esker eraman daiteke aurrera hain egitarau oparoa, adin eta zaletasun guztiei erantzunez eta santurtziar izaeraz beteriko gertuko ospakizuna posible eginez", amaitu du Itziar Carrocera Kultura, Euskara eta Kirol zinegotziak.