2019ko San Jorge jaiak bi asteburutan egingo dira, apirilaren 26, 27 eta 28an eta maiatzaren 3, 4 eta 5ean. Horrez gain, apirilaren 23an, San Jorge egunean, zenbait ekitaldi egingo dira, eta aurten Korniteseko erromeria herriko jaien egutegian sartuko da, antzeko datetan izango da eta.
Antolatutako jarduera guztiak honako jai-gune honetan egingo dira: Parke Nagusia, oinez-gunea, Juan Jose Mendizabal plaza, arrantza-portua eta Gernika parkea.
55 jarduera antolatu dira herritar eta bisitarientzat, bai umeentzat eta bai helduentzat. Lehenengo asteburuko jai-jarduerak Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak antolatu ditu, bigarren asteburukoak, berriz, San Jorgeko Txosnaguneak. Horiek ez ezik, zenbait udal erakundek eta elkartek ere hartu dute parte antolakuntzan, hala nola, musika- eta txistulari-bandek, Santurtzi Kantari taldeak, Ahots Zuriak abesbatzak, Merkatari Batuak elkarteak, Santurtziko Gaztela eta Leongo Etxeko dultzaina-joleek, Erraldoi eta Buru-handien konpartsak…
Nabarmenenak hauexek:
– Korniteseko erromeria: Pazko astelehenean Serantes mendira igoko gara bertan elkarrekin egun ederra eta alaia pasatzeko.
– Kontzertuak: Apirilaren 27an 23:00etan “Los Toreros Muertos” taldeak joko du, eta maiatzaren 4a herriko taldeen eguna izango da. Bertan DEIEDRA, INGOT eta COLAJETS bandak izango ditugu ikusgai.
– Berbenak: Apirilaren 26an Liotz taldea eta maiatzaren 3an Alaiki.
– Apirilaren 27an Galo’s festa egingo da Rool DJren eskutik, Santurtzin 70-80ko hamarkadan egon zen diskoteka gogora ekartzeko.
– Apirilaren 28an umeen dantza-alardea Parke Nagusian, non Santurtziko eta Bilbo Handiko umeen dantza-taldeek hartuko duten parte. Guztira 1.000 bat lagun arituko dira dantzan. – Jaietako bi ostiraletarako Serantes Kultur Aretoak gizarte-gaia lantzen duten bi antzezlan bikain eskainiko dizkigu: Apirilaren 26an “Shakespeare en Berlin” eta maiatzaren 3an “Cinco horas con Mario”, Lola Herrera aktore apartaren eskutik.
– Apirilaren 23aren inguruan zenbait jarduera egingo dira Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, hala nola, irakurleei zenbait opari banatuko zaizkie, umeentzako ipuin-kontalaria egongo da, azoka solidarioa, irakurketa-saioa Bernardo Atxaga eta Jose Cruz Gurrutxagarekin, eskulan-tailerra…
– Adinekoek ere izango dute euren tartea, dantzaldiak izango baitituzte Galea eta Los Palmeras taldeekin, apirilaren 28an eta maiatzaren 5ean hurrenez hurren.
San Jorge gure herriari izena ematen dion patroia da. Oso kontu berezia da, Euskal Herri osoan ez baita izen hau duen herririk.
Santurtziko Udalak santurtziar zein inguruko herritar guztiak gure herriko jaiak gozatzera gonbidatu nahi ditu.
Hona hemen San Jorge jaietako egitaraua:
KORNITES 2019
APIRILAK 22, ASTELEHENA – Mazo aldea
– 12:00 Haur-parkea (14:30ak arte)
– 16:00 Haur-parkea (18:30ak arte)
– 16:00 Erromeria BASAJAUN taldearen eskutik (18:00ak arte)
SAN JORGE 2019
APIRILAK 23, ASTEARTEA
– 11:30 Kalejira Santurtziko Itsas Alde Txistulari Taldearen eskutik. Udaletxean hasiko da.
– 11:30 Umeentzako tailerrak (aurpegiak margotu, txapak…) Juan Jose Mendizabal plazan. Antolatzailea: Santurtzi Sarea.
– 12:00 Meza Nagusia San Jorge elizan.
– 13:00 Suziri-burrunba San Jorge gure herriko patroiaren omenez.
– 18:30 Kalejira Santurtziko Gaztela eta Leoneko dultzaineroen eskutik.
– 18:45 Gorka Deuna eskupilota-txapelketaren finalak Serantes pilotalekuan. Antolatzailea: itsasalde Pilota Taldea.
– 19:00 Haur diskoteka “15 urte dantzan” XAIBORren eskutik, Juan Jose Mendizabal plazan.
APIRILAK 26, OSTIRALA
– 17:30 Bisita gidatua Agurtza atunontzira.
– 18:00 Umeentzako emanaldia: Paco DJ eta Mitxel animatzailea Juan Jose Mendizabal plazan.
– 20:30 “SHAKESPEARE EN BERLÍN” antzezlana Serantes Kultur Aretoan.
– 23:00 Berbena LAIOTZ taldearekin arrantza portuan.
APIRILAK 27, LARUNBATA
– 09:00 Aire Zabaleko XIII. Pintura Lehiaketa
– 11:00 Bisita gidatua Agurtza atunontzira. Hurrengo saioak 12:30ean eta 17:30ean izango dira.
– 11:30 Liburuen Azoka Solidarioa Juan Jose Mendizabal plazan. 13:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara.
– 11:30 Haur Parkea “portuko garabiaren maketa” Santurtzi Itsasoa Museoan.
– 12:00 Gazteentzako tailerra: “komikiak diseinatzen” Mamarigako Kulturgunean: 12:00 Arrain enkantea Santurtzi Itsasoa Museoan.
– 12:00 Haur Parkea oinez-gunean (14:00ak arte)
– 12:00 Kalejira: Buru-handiak eta Santurtziko “Itsas Alde Txistulari Taldea. Udaletxean hasiko da.
– 13:00 Santurtzi Kantari Juan Jose Mendizabal plazan.
– 14:30 Kuadrillen Topaordua: “Zeuk prestatu, zeuk dastatu”. Guk mahaiak eta aulkiak jarriko ditugu eta zuk jatekoa. Parke Nagusian egingo da baina euria bada, Gernika parkean egingo dugu.
– 17:00 Kuadrillen proba Parke Nagusian
– 17:30 Haur Parkea oinez-gunean (20:30ak arte).
– 18:00 Ipuin kontalaria Liburutegi Nagusian.
– 19:30 Galo´s festa Juan Jose Mendizabal plazan ROOL DJren eskutik (euria bada, Gernika parkean egingo da).
– 23:00 Kontzertua arrantza portuan LOS TOREROS MUERTOS taldearen eskutik.
APIRILAK 28, IGANDEA
– 11:00 Bisita gidatua Agurtza atunontzira. Hurrengo saioak 12:30ean eta 17:30ean izango dira.
– 11:30 Liburuen Azoka Solidarioa Juan Jose Mendizabal plazan. 13:30ak arte eta 17:00etatik 20:00etara.
– 11:30 Dantza taldeen kalejira. Gernika parkean hasi eta Parke Nagusian amaituko da.
– 12:00 Umeen dantza-alardea Parke Nagusian. Euria bada, Gernika parkean egingo da.
– 12:30 Erraldoien kalejira, Santurtziko Mendi Alde konpartsaren eskutik. Udaletxetik abiatuko da.
– 18:00 Dantzaldia GALEA taldearekin Parke Nagusiko kioskoan. Antolatzailea: Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloa.
– 19:00 Umeentzako disko-festa OIHAN VEGAren eskutik Juan Jose Mendizabal plazan
– 19:30 UNION MUSICAL VIZCAINA Musika Bandaren kontzertua arrantza-portuan. Euria bada, Gernika parkean egingo da.
MAIATZAK 3, OSTIRALA
– 17:30 Bisita gidatua Agurtza atunontzira.
– 20:00 Kale animazioa ORKESTRA elektrotxarangaren eskutik.
– 20:30 Antzerkia: “5 HORAS CON MARIO” Serantes Kultur Aretoan.
– 23:00 Erromeria ALAIKI taldearen eskutik arrantza portuan.
MAIATZAK 4, LARUNBATA
– 11:00 Bisita gidatua Agurtza atunontzira. Hurrengo saioak 12:30ean eta 17:30ean izango dira.
– 11:30 Umeentzako tailerra: “San Jorgeren gozo-lapikoa” Santurtzi Itsasoa Museoan.
– 13:00 Zunba LETY eta CECILIArekin arrantza portuan.
– 19:00 Erromeria HERRIZ HERRI taldearen eskutik Gernika parkean. Antolatzailea: Memoria Historikoaren atala
– 21:00 VI gala liriko-korala San Jorge elizan. Antolatzailea: Ahots Zuriak Koral Elkartea.
– 22:00 Herriko taldeen kontzertua arrantza portuan: DEIEDRA, INGOT eta COLAJETS taldeak
MAIATZAK 5, IGANDEA
– 08:30 Santurtziko III. Martxa zikloturista – Santurtzi “OMAR FRAILE”.
– 10:00 ”Zierbenara joan-etorria” 7. martxa. Mikel Trueba kiroldegitik abiatuko da. Antolatzailea: Kiroletako Udal Institutua.
– 11:00 Bisita gidatua Agurtza atunontzira. Hurrengo saioak 12:30ean eta 17:30ean izango dira
– 13:00 Kantulagun oinez-gunean. Antolatzailea: Berbalagun.
– 18:00 Dantzaldia LOS PALMERAS taldearen eskutik Parke Nagusian. Antolatzailea: Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloa.