Gaur, ekainak 7, 19.30etik aurrera, Santurtziko Casa Torre Jauregiko erakusketa aretoan Santos Turiñoren “Caleidolia” argazki-erakusketa ikusi ahal izango duzue. Erakusketa ekainaren 27ra arte egongo da, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
Caleidolia eremua da, zeinean errealitatea gure irudimenarekin jolasten den eta, gainera, jolasean konplize egin gaitzakeen mundu bisual paralelo bilakatzen baita.
Caleidolian uraren distirak aske daude jatorrizko objektutik; eta errealitatearekin loturarik ez duten irudi horiek abstrakzio eta dinamismo maila desberdinak erakusten dituzte.
Egitasmo honek argazki- eta pintura-lengoaiak elkartu nahi ditu, lerroak, formak, koloreak eta testurak protagonistak diren toki eta eremuetara eraman gaitzaten.
Pintura eman dezakeen arren, argazki purua da. Ikusten duguna han zegoena da, kamerak une horretan hartu duena, nahiz eta orain ezagutu daitekeen errealitatea erakutsi nahi ez den, baizik eta beste errealitate bat (ikusten ez duguna), mugimenduan dagoen ingurune urtarrak (itsasoko olatuak) eraldatuta. Itsasoa mugitzen den ispilu erraldoia da eta aldeko baldintzek oso irudi erakargarriak harrarazten dizkigute.
Argazki gehienak Santurtzin egin dira, batzuk Bilbon eta beste batzuk Getxon.
Argazkilariak, Santos Turiñok, autodidakta bera, beti izan du argazki “desberdinen” aldeko interesa eta ez “errealisten” joerakoen aldekoa, eta egitasmo hau burutu den lehena izan da. Gaur egun Santurtziko Bihotz Gaztea Elkarteko argazki- klubeko kidea da.