Abian dira kartel lehiaketa, Prozesioan parte hartzeko izen ematea eta Jai Batzordeko bilerak hasteko deialdia
Udaleko Kultura Arloko Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak, jai batzordearekin batera herriko jai nagusien antolatzaileak, 2013ko Karmengo Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko oinarriak onartu ditu. Sariak hurrengoak izango dira: 1.000 euroko sari nagusi bat eta 200na euroko bi accesit. Kartelak Serantes Kultur Aretoko erregistroan aurkeztuko dira, Casa Torre Jauregian. Lanak aurkezteko epea ekainaren 4an amaituko da, 14:00etan, eta oinarriak SKAko bulegoetan (Casa Torre Jauregian bertan) jaso ahal izango dira edo www.serantes.com webgunean.
Horrez gain, Serantes Kultur Aretoak Itsas Prozesioan parte hartu nahi duten ontzien jabeei jakinarazten die eskaera eta parte hartzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa ekainaren 13a baino lehen eraman beharko dutela Serantes Kultur Aretora. Bai bete beharreko dokumentazioa eskatzeko, bai izena emateko SKAko bulegoetara joan (Casa Torre Jauregian) daiteke edo posta elektronikoa bidali presidencia@serantes.com helbide elektronikora edo www.serantes.com (izapideak online) webgunearen bidez egin.
Bestetik, Jai Batzordeko bilerak asteartean, maiatzak 14, hasiko dira iluntzeko 8etan Kresala Aretoan. Udalerrian izena emanda dauden erakunde guztiei eta helduen koadrila guztiei egin zaie bileretan parte hartzeko deia. Aurreikusita dago Jai Batzordearen bilerak astearteetan egitea Kresala Aretoan.
Udan makina bat herritar egoten dira Santurtziko jaiak noiz helduko, azken batean, Euskadiko arrakastatsuenetakoak dira.