Santurtziko Casa Torre Jauregian Euskal Herriko eta Penintsula osoko inauteri garrantzitsuenei buruzko erakusketa egongo da ikusgai otsailaren 4tik martxoaren 6ra arte, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
Mendi Alde Dantza Taldeak, Serantes Kultur Aretoaren babespean, antolatu du erakusketa. Bertan antzinako mozorroz jantzitako 29 figurin ikusiko ditugu, dagozkien tokietako Inauterien ezaugarriei buruzko azalpen eta guzti. Horrela bada, erakusketa ikusgarri honen bidez, inauterietako erritoez gehiago ikasteko aukera izango dugu.
Hainbat lekutako mozorro egongo dira ikusgai, hala nola, Mecerreyes (Burgos), Silió (Kantabria), Viana do Bolo (Ourense), Xinzo de Limia (Ourense) eta Llamas de la Riverakoak (León). Horrez gain, Altsasu, Ituren, Lapurdi, Arantza, Lizartza, Arizkun, Lantz, Zubieta, Luzaide eta Euskal Herriko beste herri batzuetako mozorro-jantziak ere erakutsiko dizkigute.
Argibide gehiago nahi izanez gero, Mendi Alde dantza taldeko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan 696 82 60 23 telefono zenbakira deituz (Mundi).