Gabonak gertu ditugunez, Santurtziko Udalak dagoeneko ezagutarazi du aurtengo Gabonetarako diseinatu duen egitaraua. Danel Bringas Kultura eta Euskara zinegotziak prentsaurrekoan adierazi bezala, programazio zabala eta anitza da, publiko ororentzako egokia eta azken hilabeteotan egindako ahaleginaren emaitza.
Aurreko edizioetan bezala, GABONETAKO hiru HAUR-PARKE egongo dira, bata Gernika parkean, beste bat Kabiezesen eta hirugarrena Mamarigan.
Aurreko urteetan bezala, aurten Gabonetako programazio zabala udaleko zenbait arlok eta Serantes Kultur Aretoak egin dute lankidetzan eta bertan denontzako jarduerak daude, umeentzat izan zein adinekoentzat.
Serantes Kultur Aretoan egingo diren jardueretan nabarmentzekoa da Gabonetako Kontzertu Nagusia, non Santurtziko “Unión Musical Vizcaina” Musika Bandak eta Lagun Zaharrak Koral Elkarteak ez ezik, Bilboko San Anton Orfeoiak eta Celia Alcedo soprano santurtziarrak eta Lars Jorge tenorrak ere hartuko duten parte. Horrez gain, Peter Pan musikala egongo da ikusgai. Musika-antzerki proiektu honek izaera soziala du, izan ere, ikuskizun inklusiboa da, gizarte-mugarik gabea, bertan musika-antzerkian aritzen diren aktoreek adimen-desgaitasuna duten artistekin batera dihardutelako lanean. Eta horrela, adimen-desgaitasuna duten langile profesionalek Arte Eszenikoetan parte hartzeko bidea jorratzea lortzen da.
Informazio gehiago jasotzeko, ikusi programazioa.