Gabonetako ekimen batzuk hasiak badira ere, Udalak hurrengo asteetarako programazioa aurkeztu du gaur goizean. Kultura eta Euskara Zinegotzia den Danel Bringasek prentsaurrekoan azaldu duen bezala, publiko ororentzako ekitaldiak izango dira, herriko gazteenek eta nagusienek ikusteko modukoak.
“Ohi bezala, askotariko jarduera ugari duen programazioa dugu, ia denak doan, publiko guztien gustuetara heldu ahal izateko, eta udalerriko gune batzuetan burutuko dira, ahalik eta herritar gehien erakartzeko”. Abian dagoen erakusleihoetako lehiaketaz edo abenduaren 2an, ostirala, argiak pizteaz gain, hurrengo egunotan hasiko dira programazioko jarduera gehienak eta urtarrilaren 5era arte luzatuko dira. Ekitaldiak Santurtzi app-an ere kontsultatu ahal izango dira, bai eta Udalaren eta Serantes Kultur Aretoaren webguneetan ere.
Honela bada, gaurko prentsaurrekoan Bringas programazioa azaltzen joan da, zeinetan erakunde ugarik parte hartu dutela nabarmendu behar den, besteak beste, Serantes Kultur Aretoa, Santurtziko Txistulari Banda, Musika Eskola, KUI, herriko elkarteak, Lagun Zaharrak abesbatza, Santurtziko Musika Banda… ”Berriz ere esan dezakegu gaur aurkezten duguna herriko hainbat eragileren parte hartzearen ondorioa dela. Beti pentsatu izan dugu guztion inplikazioa dela funtsezkoa eta horregatik izaten dugu horren emaitza ona”.
Serantes Kultur Aretoa
Serantes Kultur Aretoak aurreikusita duen programazioari dagokionez, zenbait ekitaldi nabarmendu beharra dago: José Mercék abenduaren 23an iluntzeko 20:30ean emango duen kontzertua (28-30 euro), Pica-pica taldeak hilaren 29an, 12:00etan eta 17:30ean, aurkeztuko duen “Grandes éxitos!” haurrentzako ikuskizuna (16 euro) edo urtarrilaren 4an 18:30ean izango den “Kraskagailua” balleta (18 euro). Azken lan horretan Igor Yebra eta Oxana Kucheruk ikusiko ditugu.
Abenduaren 30ean, 20:30ean, Gabonetako Kontzertu Handia programatu da Santurtziko Musika Banda, Santurtziko Lagun Zaharrak Abesbatza eta Basauriko Zirzira Ahots Zuriak Abesbatza izango direlarik. Abenduaren 22an salgai jarriko dira sarrerak 5 euroan.
Umeentzako antzerki-programazioari dagokionez, aipatu beharra dago aurtengo “OpariPack” izenekoak berrikuntza duela, “OpariTxiki” deitutakoa, zeinek 18 euroan umeentzako hurrengo bost ikuskizun hauek dituen (emanaldi guztiak 12:30ean izango dira): “Marikixkur eta hiru hartzak” (urtarrilaren 15ean); “Kaput” (urtarrilaren 29an); “Titirikontu kontari” (otsailaren 26an); “Euria” (martxoaren 12an) y “Gu ez gaude bakarrik” (martxoaren 26an).
Jarduera hauek guztiez gain, zinegotziak berak azaldu dituen jardueren artean, hurrengo astelehenean 18:00etan Santurtziko Musika Eskolaren Gabonetako emanaldia dugu. Halaber, 22an 18:00etan Udaletxetik aterako den musika eskolaren kalejira izango da; 26an Maitia Abesbatzak abestuko du Begoñako Andra Mari Egoitzan 17:30etik aurrera eta 28an Alargun eta erretirodunen San Jorge abesbatzak abestuko du leku berean 18:00etan. Horretaz gain, 30ean erromeria izango da Gernika parkean iluntzeko 19:00etan.
Haur parkeak
Gabonetako Haur Parkeei dagokienez, hiru lekutan izaten jarraituko dutela esan nahi dugu, Gernika parkean, Kabiezesen eta Mamarigan. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egongo dira zabalik 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era (abenduaren 31n izan ezik, arratsaldez itxita egongo baita). Gainera, urtarrilaren 1ean denak egongo dira itxita eta urtarrilaren 5ean goizez baino ez dira zabalik egongo.
Jarduerak 2 eta 14 urte bitartekoentzat dira eta sarrera doakoa da guztiontzat. Aretoak edukiera mugatua duenez, ezin izango dira 500 pertsona baino gehiago elkartu.
Haur Parkeetan jolasak, puzgarriak, kontsumoari buruzko tailerrak, ludoteka, erromeria eta honako ikuskizun hauek egongo dira:
Gernika parkean (19:00): abenduaren 27an Pailazoak, abenduaren 29an Magia eta urtarrilaren 3an Zirkua.
Mamarigako Pilotalekuan (18:00): abenduaren 28an Pailazoak eta urtarrilaren 2an Zirkua.
Donibane auzoan (18:00): abenduaren 30ean Magia eta urtarrilaren 4an Pailazoak.
Txikientzako jarduera hauei Itsasoa Museoan izango diren tailer hauek gehitu behar zaizkie: magia ikuskizunak (abenduaren 26an), ipuin kontalariak (urtarrilaren 4an), Gabonetako postalen tailerrak (abenduaren 27an), Gabonetako pintxoak… edo askoz berriagoak diren beste batzuk, hala nola, Merkatari Batuak elkarteak antolatzen dituen umeentzako kanpai-hotsak, abenduaren 31n 12:00etan Santurtziko parkean.
Portuan bide segurtasunari buruzko saio bat izango da ATAP Portuko Garraiolari Autonomoen Elkartea eskutik, zeinetan txikiek parte hartu ahal izango duten kamioekin burutuko diren tailer eta jardueretan abenduaren 23an 11:00etatik 14:00etara.
Ur-jarduerak
Ur-jardueren atalean aipatu beharra dago igande honetan eguerdiko 12:00etan Aketxe klubak Hijas de la Cruz ikastetxeko ikasleek egindako jaiotza urazpian ezarriko duela. 24an, berriz, jolas-puzgarriak izango dira igerilekuan eta joateko gonbidapenak hilaren 19 eta 20an banatuko dira. Ezinbestekoa da igerian jakitea.
Ur-jarduerei buruz ari garela, abenduaren 28an Mikel Trueba kiroldegian Santurtziko Igeriketa Klubare XIII. Eskola-txapelketa izango dela esan beharra dugu.
Gazte Gabonak
Gabonetako Haur Parkeetan etxeko txikientzat burutuko diren jarduerez gain, 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat ere izango da programazioa “Gazte Gabonak” izenekoan, Mamarigako Kulturgunean abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte 11:30etik 14:00etara eta 17:00etik 21:00etara. Jarduera horietan parte hartzea ere doakoa izango da.
Burutuko direnak honako hauek izango dira: tailerrak, simulatzaileak, bakarrizketak, txokolate-jana, ping pong… Eta askotariko jarduera ugari hauei Lokalero Eguna gehitu beharko zaie, zeinetan abenduaren 23an 13:30etik 22:30era Mamarigako pilotalekuan etxabeetako gazteen artean gynkana, lehiaketak, karaoke eta abar egingo duten.
Olentzero
Hilaren 24an Olentzerok Begoñako Andra Mari Egoitza bisitatuko du 12:00etan eta 17:00etatik aurrera kalejira egingo du Santurtziko “Itsas Alde Txistulari Taldea” Txistularien Bandak lagunduta hurrengo kale hauetan barrena: Señorío de Bizkaia, Genaro Oraá, Jose Migel Barandiaran, oinez gunea, Itsasalde, Juan XXIII, Habana Ontzia eta Sabino Arana.
Gainera, 18:30etik aurrera, Olentzerok umeak hartuko ditu Casa Torre Jauregian gaueko 20:00ak arte, eta ohi bezala, Santurtziko zenbait auzotara ere joango da, hala nola, Kabiezes, Mamariga edo Donibane, udalerriko kultura-elkarte eta dantza-talde batzuek antolatuta.
Errege Magoak
Urtarrilaren 3an, 17:30etik 21:00etara, Hiru Erregeen postariak umeen eskutitzak jasoko ditu Casa Torre Jauregian. Urtarrilaren 5ean, 16:30ean Errege Magoak itsasoz helduko dira Santurtzira eta herriko Alkate andreak arrantza portuan harrera egin eta gure herriaren giltzak emango dizkie.
18:30ean Hiru Erregeen Cabalgata Kabiezeseko Axular kalean hasi eta hurrengo kale hauetan zehar ibiliko da: Axular, Antonio Alzaga, JM Barandiaran, Murrieta etorbidea, Santurtziko parke nagusia, Itsasalde, Habana Ontzia eta Mahastieta. Ibilbidea Udaletxean amaituko da.
19:30ean Errege Magoek umeak hartuko dituzte Casa Torre Jauregian eta eguraldi txarra baldin bada, cabalgata bertan behera geratuko da eta Errege Magoak zuzenean joango dira Casa Torre Jauregira.
Dantzaldiak aire zabalean
Udalerriko nagusientzat, Gernika parkean dantzaldiak izango dira asteburuan, pertsona nagusien aktibitatea eta aisia sustatzeko, astegunetan Nagusien Etxeetan burutzen diren jarduerez gain.
Programazioa, hortaz, aurreko asteburuan hasi zen “Amigos del swing” taldearen eskutik eta abenduaren 18an Pergola taldea eta urtarrilaren 8an Galea taldea izango ditugu.