Santurtziko Karmengo jai-egitarauak, uztailaren 10etik 19ra, 142 ekitaldi bildu ditu publiko eta gustu ororentzat. Serantes Kultur Aretoak eta Jai Batzordeak prestatu dute jarduera sorta zabal hau eta horretarako herriko hainbat talde eta erakunderekin aritu dira elkarlanean, besteak beste: Santurtziko Txosnagunea, euskal dantza-taldeak, kirol klubak: futbol-, saskibaloi-, atletismo-, igeriketa-, pilota-, areto futbol-, tenis-, paddle-, ehiza eta arrantza- eta xake-klubak, San Jorgeko Parrokia, txistulari- eta musika-bandak eta kanpoko zenbait erakunde, hala nola, SOS Bilbao, ADISA eta NEN elkarteak.
Uztailaren 10ean, ostirala, jaietako hamar egunei emango zaie hasiera. Egun horretan urtero herrian egindako lan sozial eta kulturalagatik nabarmendu diren herritarrei egiten zaien omenaldia egingo da eta, aurten RAIMUNDO FLORES “MUNDI” izango da omendua, Mendi Alde dantza-taldeko presidentea, zeinek hogeita hamar urtetik gora eman dituen gure tradizioak berreskuratu eta kontserbatzearen alde lanean.
Jaietako lehenengo arratsalde horretan Mendizabal Kapitain eta Juan XXIII kaleetako ostalariek 1.000 kilo sardina baino gehiago erreko dituzte, santurtziar zein gure herrira hurbiltzen diren guztiei eskainiz dagoeneko tradizionala den SARDINADA HANDIAN, izan ere, 25 urte baino gehiago joan dira ekitaldia ospatzen hasi zenetik.
Serantes Kultur Aretoa antzokia ere jai-soinekoa jantzi eta umorez jositako bi emanaldi eskainiko dizkigu: uztailaren 17an, 19:30ean eta 21:30ean, David Amor, J.J. Vaquero eta Iñaki Urrutia bakarlari bikainek LA KUADRILLA ikuskizuna eskainiko digute eta biharamunean, uztailak 18, 20:00etan eta 22:30ean, EL MINISTRO, ustelkeria politikoari buruzko komedia, Carlos Sobera, Marta Torné, Javier Anton santurtziarra eta Guillermo Ortegaren eskutik.
Zalantzarik gabe KONTZERTUAK dira Santurtziko jaietako ekitaldirik arrakastatsuenak, anitzak, kalitatezkoak eta ikusgarriak izanik, makina bat ikusle biltzea lortzen dute eta.
Bederatzi kontzertu izango ditugu Arrantza Portuan ohi bezala, nahiz eta aurten horietako batzuk bikoitzak izango diren. Kontzertuotan gurpildun aulkian mugitu behar diren gaitasun urritua dutenentzako gunea egongo da, eta berau erabiltzekotan Santurtziko ADISA elkartearekin jarri beharko da harremanetan, gune horretan plaza bat eskatzeko. Kontzertuak hurrengo lerrootan adierazitakoak dira:
Uztailak 10 (ostirala), 23:00……….“Itsas Alde Txistulari Taldea” txistulari banda La Otxoarekin
11 (larunbata), 22:30……….The Rollin Stoned eta Siniestro Total
12 (igandea), 22:00……….“Unión Musical Vizcaína” Musika banda eta Celtas Cortos
13 (astelehena), 22:30………. El Puchero de Hortelano eta La Alamedadosoulna
14 (asteartea), 23:00……….Vendetta
15 (asteazkena), 23:00……….De Vicio
16 (osteguna), 23:00……….Raphael
17 (ostirala), 23:00……….Aurym
18 (larunbata), 23:00……….Carlos Jean
Karmengo itsas-prozesioa penintsulako zaharrenetako bat da. Duela ehun urtetik gora hasi zen ospatzen. Urtero 40.000 bat lagunek hartzen dute parte nortasun handiko ekitaldi honetan, gehienek lehorretik baina batzuk prozesioan doazen ontzietako batean, 100 ontzi baino gehiago itsasoratzen dira eta. Horrez gain, Serantes Kultur Aretoak 240 txartel zozketatu ditu santurtziarrek itsasoan egingo den segizio ofizialean parte har dezaten.
Jai hauetako erreferente nagusienetako bat inguru honetan aitzindaria izan den koadrilen mugimendua da, jaietan oso inplikazioa handia izateaz gain, oso egitarau zabala eskaintzen baitute. Izan ere, koadrilen proba dibertigarriak antolatzen dituzte: balandroak, play back…, bai eta Gorka sarien banaketa-ekitaldia ere, non koadrilakide onenak aukeratu eta koreografia landuak eskaintzen diren. Ekitaldiak jarraitzaile ugari ditu.
Orain arte helduen 41 koadrilek eman dute izena eta umeen 18k baina izena eman nahi dutenak oraindik garaiz daude, jaietako lehenengo egunera arte epea zabalik dago eta.
Su artifizialak uztailaren 16an egingo dira gaueko 10:30ean Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
TRAFIKO-ANTOLAKUNTZA
Uztailaren 6tik 21era ibilgailuetarako itxita egongo da Reina Victoria pasealekua, eta aparkatuta dauden autoak bertatik kendu beharko dira.
Uztailaren 10tik 19ra debekatuta dago Arrantza-portuko bolintxe gunean aparkatzea 18:00 eta 07:00en artean. Uztailaren 16an, berriz, 14:00etan itxiko da bidea Karmengo Prozesioa dela-eta.
Uztailaren 10an urteroko sardinada dela-eta, 15:00etatik 24:00etara Mendizabal Kapitaina, eta Juan XXIII kaleak trafikorako itxiko dira, eta bertan diren autoak kendu beharko dira
EGITARAUA
OSTIRALA 10
13:00 Omenaldia MUNDI FLORESi Parke Nagusiko Kioskoan.
18:00 Santurtziko Itsasalde VIII txapelketa. Finalerdiak 4 ½ Mamarigako Frontoian. Itsasalde Pilota Taldeak antolatuta.
19:00 Sardina-jana Mendizabal Kapitaina eta Juan XXIII kaleetan.
19:30 Txikien koadrilak aurkezteko jaia Juan José Mendizabal enparantzan.
19:30 Pregoia, txupina, txotx eta batukada Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 Koadrilen tortilla eta sangria lehiaketa Mamarigako enparantzan.
21:30 Koadrilen jaitsiera bustia, Mamarigan hasi eta udaletxeraino.
22:00 Jaietako pregoia GOLONDRIZ koadrilaren eskutik Udaletxean.
22:15 Mentxuri harrera Udaletxean.
23:00 Txistularien XIV kontzertua agertoki nagusian LA OTXOArekin batera, Santurtziko Txistulari Bandak antolatuta.
00:15 Berbena DIAMANTE – EL SHOW DEL CALVO orkestrarekin Pantalanetan.
LARUNBATA 11
10:00 Santurtzi Hiria XIV tenis partidak eta Karmen III Tenis irekia Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
11:00 Guztiontzako xakea (xake klaseak, aldiberekoak, partida azkarrak) eta banakako txapelketa 16 urte bitarteko ikasleentzat oinez gunean 14:30ak arte. Santurtziko Xake Taldeak antolatuta.
11:30 “Emaiozu xake-ukitua” Pintura eta Eskulanen VIII txapelketa eta heldu eta umeentzako Xake erraldoia oinez gunean 14:00ak arte. Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
12:00 Antzeztutako bisita Santurtzin, Turismo Bulegoak antolatuta.
12:00 Buruhandien kalejira Mendi Alde dantza taldearen eskutik, Santurtziko Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
12:00 Umeentzako tailerra eta PELIÑEKO erakusketa oinez gunean 14:00ak arte.
17:00 Xake partida arinen txapelketa taldeka oinez gunean 19:30ak arte. Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
17:00 “Emaiozu xake-ukitua” Pintura eta Eskulanen VIII. txapelketa eta heldu eta umeentzako Xake Erraldoia oinez gunean 19:15ak arte. Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
17:00 Umeentzako tailerraren jarraipena eta PELIÑEKO erakusketa oinez gunean 20:00ak arte.
18:00 Dantzaldia LOS PALMERAS taldearekin Parke Nagusian.
19:00 Haur-berbena “MINIDISKO” taldearekin Juan José Mendizábal enparantzan.
19:30 Santurtziko dantza taldeen alardea Gernika parkean.
20:00 Xake jarduera eta maila guztietako sari banaketa oinez gunean. Santurtziko Xake Taldeak antolatuta.
22:30 SINIESTRO TOTAL-en kontzertua, The Rolling Stones-en omenez sortutako THE ROLLIN STONED talde teloneroarekin, agertoki nagusian.
IGANDEA 12
09:00 Muestra-txakurren lehiaketa Encinillako zelaian, Begoñako Andra Mari Egoitzaren ondoan. San Jorge Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta.
10:00 Santurtzi Hiria XIV tenis partidak eta Karmen III Tenis irekia Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
10:45 Sardinaren XVII milia lasterketa Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Atletismo Klubak antolatuta.
12:30 “Unión Musical Vizcaína” Santurtziko Musika Bandaren kalejira. Udaletxean hasiko da.
18:00 Santurtziko Itsasalde VIII txapelketa. Frontball eta 4 ½ finalak Mamarigako Frontoian. Itsasalde Pilota Taldeak antolatuta.
18:00 Dantzaldia AMIGOS DEL SWING taldearekin Parke Nagusian.
19:00 “11 Txo!” haur-berbena XAIBOR-rekin Juan José Mendizábal enparantzan.
19:30 FUNES VAN antzezlana Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 ZUNBeroaren txokoa. Zunba-klasea Ibai Zelaia Kuadrillakidearen eskutik Gernika Parkean.
21:00 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
22:00 “Unión Musical Vizcaína” Santurtziko Musika Bandaren kontzertua CELTAS CORTOS taldearekin batera agertoki nagusian.
ASTELEHENA 13
11:00 Itsasaldiak itsasadarrean raft txalupetan 13:30ak arte. Akuamaya Aventurak antolatuta. Prezio bereziak: umeak 5€, helduak 9€.
12:00 Haur-parkea Parke Nagusian 14:00ak arte.
16:00 Santurtzi Hiria XIV tenis partidak eta Karmen III Tenis irekia Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
16:00 Itsasaldiak itsasadarrean raft txalupetan 19:00ak arte. Akuamaya Aventurak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen arteko proba oinez gunean.
18:00 Haur-parkearen jarraipena Parke Nagusian 21:00ak arte.
19:30 Nagusien koadrilen arteko proba oinez gunean.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
20:00 Bolero emanaldia CAFE CUBANO taldearen eskutik Gernika Parkean.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako final laurdenak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
21:00 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
21:30 Txulalai ordua Juan José Mendizábal enparantzan.
22:00 UKAN + ITZIARREN SEMEAK taldeen kontzertua Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
22:30 EL PUCHERO DEL HORTELANO eta ALAMEDADOSOULNA taldeen kontzertua agertoki nagusian.
ASTEARTEA 14
12:00 Haur-parkea Parke Nagusian 14:00ak arte.
16:00 Santurtzi Hiria XIV tenis partidak eta Karmen III Tenis irekia Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen arteko proba oinez gunean.
18:00 Haur-parkearen jarraipena Parke Nagusian 21:00ak arte.
19:30 Nagusien koadrilen arteko proba oinez gunean.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
20:00 ALMA TAPATÍA mariatxi taldearen emanaldia Gernika Parkean.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako final laurdenak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
21:30 Txulalai ordua Juan José Mendizábal enparantzan.
21:30 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
22:00 D.K. Dance antzezlana txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
23:00 VENDETTA taldearen kontzertua agertoki nagusian.
ASTEAZKENA 15
11:00 URBAN MARKET artisautza-azoka Parke Nagusiko Arrosa Pasealekuan. BBK-k antolatua.
11:00 Itsasaldiak itsasadarrean raft txalupetan 13:30ak arte. Akuamaya Aventurak antolatuta. Prezio bereziak: umeak 5€, helduak 9€.
12:00 ITXASO PARKEA oinez gunean 14:00ak arte.
12:00 “Jaia pintatu” Parke Nagusian 14:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta (Udal tailerrak). Babeslea Pinturas Martín.
15:00 Santurtzi Hiria XIV tenis partidak eta Karmen III Tenis irekia Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
16:00 Itsasaldiak itsasadarrean raft txalupetan 19:00ak arte. Akuamaya Aventurak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen Playback proba Gernika Parkean.
18:00 ITXASO PARKEA haur-parkearen jarraipena oinez gunean 21:00ak arte.
18:00 “Jaia pintatu” parkearen jarraipena Parke Nagusian 20:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta (Udal tailerrak). Babeslea Pinturas Martín.
19:00 Dantzaldia Juan José Mendizábal enparantzan Santurtziko Gaztela eta Leoneko Dultzaineroen eskutik.
19:00 Nagusien koadrilen Playback proba Gernika Parkean.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako final erdiak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
20:30 Koadrilen arteko XXVI. Karmen 2015 Waterpolo garaikur txapelketako finalak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
21:30 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
22:00 BARBACORE + NON SERVIUN taldeen kontzertua Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
23:00 DVICIO taldearen kontzertua agertoki nagusian.
OSTEGUNA 16
08:00 Egunsentiko arrosarioa.
10:00 Santurtzi Hiria XIV tenis partidak eta Karmen III Tenis irekia Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
10:30 Marmitako lehiaketa Parke Nagusian.
11:00 Nekazal azoka Parke Nagusiko Los Rosales pasealekuan.
12:00 Erraldoi-tailerra oinez gunean 14:00ak arte. Santurtziko Mendi Alde Erraldoien Konpartsak antolatuta.
12:00 Meza nagusia.
13:00 SANTURTZI KANTARI. Santurtziar guztiak gonbidatu nahi ditugu gure kanta tradizionalak kalez kale kantatzera. Santurtziko Txistulari Bandaren laguntzaz. San Jorge elizan hasiko da.
18:00 Itsas prozesioa.
18:30 Prozesioaren itsas-tartearen zuzeneko emanaldia Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
20:00 Mendi Alde Erraldoien konpartsaren kalejira. Udaletxean hasiko da.
20:00 “Bualá” haur-berbena TXALOKA ANTZERKIA taldearen eskutik Juan José Mendizábal enparantzan.
20:00 Dantzaldia GALEA taldearen eskutik Parke Nagusian.
20:00 Erromeria Gernika Parkean DANGILISKE taldearekin.
21:00 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
21:00 Sardinaren ibilbidea. Udaletxean hasiko da.
22:30 Su artifizialak.
23:00 RAPHAEL-en kontzertua agertoki nagusian.
OSTIRALA 17
10:00 Santurtzibasket All Star Jaietan oinez gunean 14:00ak arte. Ate irekien jardunaldia jolas eta lehiaketekin. Santurtzi Saskibaloi Klubak antolatuta.
12:00 Haur-parkea Parke Nagusian.
12:00 Apar-jaia Sotera aurrean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
16:00 Santurtzibasket All Star Jaietan oinez gunean 21:00ak arte. 3X3 txapelketak Escuelitas eta Premini kategorietan. Santurtzi Saskibaloi Klubak antolatuta
16:00 Santurtzi Hiria XIV tenis partidak eta Karmen III Tenis irekia Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen arteko proba arrantza portuan.
18:00 Haur-parkearen jarraipena Parke Nagusian.
18:30 Kalejira eta balandroen erakusketa Gernika Parketik Arrantza Porturaino.
19:00 Kukaña proba arrantza portuan.
19:00 Helduen koadrilen arteko BALANDRO proba arrantza portuan.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre Jauregian hasiko da.
19:30 LA KUADRILLA antzezlaneko bakarrizketak Serantes Kultur Aretoan. Bigarren saioa 21:30ean.
20:00 ZUNBeroaren txokoa. ZUNBA klase kolektiboa. Gernika Parkean. Santurtziko Kiroletarako Udal Institutuak antolatuta.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako finalak Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
21:30 Txulalai ordua Juan José Mendizábal enparantzan.
21:30 TELECOMI emanaldiaren hasiera Arrantza Portuko pantaila erraldoian.
23:00 AURYN taldearen kontzertua agertoki nagusian.
LARUNBATA 18
09:00 Irratiz kontrolatutako gasolina autoen erakusketa Gernika Parkean 14:30ak arte. Santurtziko Irrati Kontrola elkarteak antolatuta.
10:00 Santurtzibasket All Star Jaietan oinez gunean 14:00ak arte. 3×3 txapelketak mini eta haur kategorietan. Santurtzi Saskibaloi Klubak antolatuta
10:00 Santurtzi Hiria XVI. Eta Karmen III. Tenis irekiaren finalak eta sari banaketa Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Tenis Klubak antolatuta.
12:00 Futbol Kale oinez gunean 14:00ak arte. Santurtzi Kirol Klubak antolatuta.
12:00 Antzeztutako bisita Santurtzin, Turismo Bulegoak antolatuta.
12:00 Buruhandien kalejira Mendi Alde dantza taldearen eskutik, Santurtziko Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
13:00 Harri-zulatzaileen liga arrantza portuan.
16:00 Santurtzibasket All Star Jaietan oinez gunean 21:00ak arte. 3×3 txapelketak Kadete eta Junior kategorietan. Santurtzi Saskibaloi Klubak antolatuta
17:00 La Sardina II. Zeharkaldia. 12 kilometroko igerialdia. Irteera Bilboko Itsas Museoan eta helmuga Santurtziko arrantza portuan. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
17:00 La Sardina II. Zeharkaldia. Ume+ herritar ororentzako igerialdia. Irteera eta helmuga Santurtziko arrantza portuko arrapalan. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
18:00 La Sardina II. Zeharkaldia. Ibilbidea La Benedictatik Portura. Irteera Sestaoko dartsenan eta helmuga Santurtziko arrantza portuko arrapalan. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
18:00 Dantzaldia JAMAIKA taldearekin Parke Nagusian.
18:30 Santurtziko Gaztela eta Leoneko Dultzaineroen kalejira.
19:00 Koadrilen arteko agur-afaria Mahastietako eskolan.
19:00 Haur-diskoteka URTZA taldearekin Juan José Mendizábal enparantzan.
20:00 EL MINISTRO antzezlana Serantes Kultur Aretoan. Bigarren saioa 22:30ean.
20:00 ERDIXKA LAUETAN taldearen erromeria Gernika Parkean.
23:00 Dance Sesion CARLOS JEANekin agertoki nagusian.
IGANDEA 19
10:00 Aire Karabina-tiro txapelketa Cuetos Eskolan. San Jorge Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta.
10:30 Arraza berezikoak ez diren txakur eta katuen lehiaketa Gernika Parkean. SOS Bilbaok antolatuta.
12:30 Santurtziko Gaztela eta Leoneko Dultzaineroen kalejira.
13:00 VII. Tenis irekiaren eta “Kaiabledon” 2015 -Karmengo Jaiak- José Carrillo Memoriala padel finalak eta sari banaketa Mikel Trueba kiroldegian. Santurtziko Kaialde Klubak antolatuta.
18:00 Dantzaldia Parke Nagusian PÉRGOLA taldearen eskutik.
19:00 “Ipar Amerikar Indigenak” haurrentzako ikuskizuna POTXIN ETA PATXINen eskutik Juan José Mendizábal enparantzan.
20:00 Egizu argazkia Mentxurekin Casa Torre Jauregian 21:30ak arte.
21:00 Batukada txosna-gunean eta sardina erretzea Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
21:00 Bilbainadak Gernika Parkean BILBAO MAPAMUNDI taldearekin.
23:00 Gorka 2015 sarien banaketa-ekitaldia agertoki nagusian.
00:00 Mentxuren agurra arrantza portuan.
Santurtziko jaiek bultzada ekonomiko handia ematen diote urtero herriari, 300.000 mila lagunetik gora ibiltzen direlako herriko kaleetan, eta horrek diru-sarrera handia dakarkie gure herriko zenbait sektoreri.
Informazio gehiagorako Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundearekin jar zaitezke harremanetan, 94.420.58.50 telefonora deituz (Marga Olabarrieta) edo presidencia@serantes.com helbidera mezua bidaliz.