San Jorgeko jaiak amaituta, Santurtzi Karmengo jaiak antolatzeko lanetan hasia da. Jaiak, aurten, uztailaren 12an hasi eta 21ean amaituko dira. Izan ere, kartelaren egileak data nahitaez agertu beharko du egitaraua iragartzeko kartelean: “Santurtzi Jaietan. El Carmen 2024. Uztailak 12 – 21 Julio” leloa izan beharko du eta.
Lehiaketan nahi beste sortzailek har dezakete parte eta nahi beste obra aurkeztu, baina ezinbestekoa da lanak originalak izatea eta aurretiaz argitaratu gabeak Aurrekoetan bezala, gaia librea den arren, aurkezten den kartelaren konposizioan Santurtziko Karmengo jaietako jai-giroa islatu eta jaiak iragatzeko publizitate-kutsu nabarmena izan beharko du, lehiaketaren oinarrietan adierazi bezala, udalaren webgunean eurak.
Lanak maiatzaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira Kultura, Euskara eta Kirol Arloan, Casa Torre jauregian. Hortik aurrera sare sozialetan eta udalaren zein Serantes Kultur Aretoaren webguneetan argitaratuko dira. Epaimahaiko kideek kontuan izango dute sare sozialetako bozketaren emaitza, baina ez da berez erabakigarria izango. Aurkeztutako lanak edo, hala badagokio, aukeratutako batzuk udalaren esku egongo dira ekainaren 16ra arte, Casa Torre jauregiko Rompeolas aretoan erakusgai egon daitezen ekainaren 10 eta 15a bitartean. Horiek horrela, udalak izango du saritutako lanaren jabetza osoa. Santurtziko Udalak 1.000 euroko saria emango dio herriko jaiak iragartzeko kartelaren egileari eta akzesit-en bi irabazleek 200na euro jasoko dituzte. Epaimahaiak ekainaren 7an jakinaraziko du bere erabakia, 13:00etan Casa Torre jauregian.
Santurtziko kuadrillen izen ematea
Maiatzetik aurrera hasiko dira Karmengo jaietan egiten diren probetan parte hartuko duten kuadrillen bilerak. Probetan parte hartu nahi dutenek Serantes Kultur Aretoko webgunean, Casa Torre jauregian, eman behar dute izena, edo bestela, bileretan bertan.
Itsas-prozesioan parte hartu nahi duten ontzien izen ematea
Bestalde, aste honetan izena emateko epea zabalduko da, ontzia duten herritarrek itsas-prozesioan hartu ahal izan dezaten. Horretarako, izena emateko inprimakia bete beharko dute, Serantes Kultur Aretoaren webgunean zein Casa Torre jauregian izango dutena prest, eta betetzearekin batera, nabigagarritasun ziurtagiria eta ontziaren asegurua aurkeztu beharko dituzte.