Santurtziko inauteriak aurten otsailaren 29an izango dira, data bitxia bera, eta hortaz gogoratzeko eguna, bisurtea delako eta urte askotan ez delako berriro bat etorriko. Inauterien desfilea 19:00etan hasiko da, edizio honetan Santurtziko Auto Klasikoen elkarteak parte-hartze bereziarekin.
Desfilea Sardinera parkean hasi, eta Itsasalde eta Habana ontzia kaleetan zehar ibili ondoren, Gernika parkean amaituko da. Han, 21:30ean, sari banaketa izango da eta, 23:00ak arte, dantzan ibiltzeko berbena izango da.
Jaitsieran nahi duenak har dezake parte, Santurtziarrak izan zein ez, adin mugarik gabe eta giro alaia eta koloretsua sortzen lagundu nahi dutenek, bai taldeka (4 lagun baino gehiago) bai bakarka.
Otsailaren 25eko 21:30era arte egongo da zabalik jaitsieran parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak Serantes Kultur Aretoaren webgunean www.serantes.com edo Casa Torre Jauregian, (Sabino Arana, 5) 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era egin behar dira.
Jaitsiera antolatzeko zenbakiak otsailaren 26an, asteazkena, izango den bileran banatuko dira. Bilera Casa Torre Jauregian (Sabino Arana, 5 – metroaren aurrean) izango da 20:30ean.
15 lagun baino gehiagoko taldeek 50 euroko 30 dieta jasoko dute gehienez, izena ematen duten ordenaren arabera.
Honako hauek izango dira sariak:
TALDEAK:
1. saria 1000€ + garaikurra
2. saria 800€ + garaikurra
3. saria 700€ + garaikurra
4. saria 600€
5. saria 500€
6. saria 400€
7. saria 300€
8. saria 250€
9. saria 200€
10. saria 150€
11. saria 100€
12. saria 100€
BAKARKAKO SARIA: Sari bakarra 200€ + garaikurra
TRAMANKULURIK ONENA: Sari bakarra 200€ + garaikurra
ITSAS-MOZORRO ONENA TALDEKA: Saridunen artean itsasoarekin lotutako mozorroak dituzten taldeak badaude, onenak 500 euroko sari-gehigarria irabaziko du.
ITSAS KUTSUAREKIN ONDOEN APAINDUTA DAGOEN OSTALARITZA LOKALA: 300€
ITSAS KUTSUAREKIN ONDOEN APAINDUTA DAGOEN SALTOKIA : 300€