2012.05.30
Karmengo jaiak aurten uztailaren 13an hasi eta 22an bukatuko dira. Serantes Kultur Aretoak eta Jai Batzordeak lehenengo jaietako kontzertuen aurkezpena egingo dute, eta aurrerago emango dute ezagutzera jai-egitarau osoa, oraindik erakundeak eta koadrilak prestaketa lanean ari dira-eta.
Aurten 10 kontzertu egongo dira bederatzi egunetan, euretako bat bikoitza baita. Espero dugu herritar guztiek, gazteek zein zaharrek, gozatzea, asetzeko moduko kontzertuak programatzen saiatu gara eta.
Urtero legez, aurten punta-puntako artistak ekarriko ditugu Santurtziko jaietara, hainbat sariren irabazle eta kanta arrakastatsu baino arrakastatsuen abeslari. Horren adibide David Bustamante dugu, Estatuko kantaririk ezagunenetakoa izateaz gain, Latinoamerikako eta Estatu Batuetako disko-merkatuan sartzea lortu du. Bustamantek Karmen egunean abestuko du. Murtziako Maldita Nerea taldea ere izango dugu gure artean, ziur gaude jaietako kontzerturik arrakastatsuenetakoa izango dela.
Horiez gain, gure herrian bereziki maitatuak diren taldeek ere parte hartuko dute jaietan, hala nola:
– Union Musical Vizcaína. Santurtziko Musika Bandak kontzertua eskainiko du Astrid Crone soprano holandar bikainarekin batera. Crone errepertorio zabala kantatzeko gai da, musika barrokoa zein modernoa eta jazza, izan ere, Europa osoa zeharkatu du hainbat talde sinfonikok lagunduta.
– Itsas Alde Txistulari Taldea, Santurtziko Txistulari Banda ezagun honek Txistularien Kontzertuaren XI. Edizioa antolatuko du. Iaz bezala Bizkaia osoko txistulariek hartuko dute parte, eta horiekin batera, Portu Brass Metal Bostekoa, Santurtziko Gaiteroak, perkusio eta baxu elektriko jotzaileak eta Euskadiko jota txapeldunak diren Arkaitz Paskuas eta Nagore de las Cuevas ere arituko dira taldearekin. Aurten, gainera, Los Cinco Bilbainos boskoteak txistulari bandarekin batera abestuko du.
Gure herriko kulturarekin konpromiso sendoa duen taldea egongo da: Ken Zazpi. Duela bi urte Serantes Kultur Aretoan izan genuen talde arrakastatsuak zuzeneko kontzertu paregabea eskainiko digu.
Hauez guztiez gain, kontzertu kloniko bikoitza izango dugu. Alde batetik, Platero y Tú taldearen diskografia eskainiko duen Granadako A Pelo y Tu-ren emanaldia, eta bestetik, De Acero bandak Extremoduro talde extremadurarrari egin nahi dion omenaldia, euren kanten interpretazioa eginez. Azken batean, Extremoduro Estatu Espainiarrean inoiz izan den rock talderik onenetakoa izan da.
Publiko gazteena ere izan dugu gogoan. Horregatik, haientzat hurrengo emanaldi hauek antolatu ditugu:
La Pegatina. errunba talde katalandarra, kontzertuetan ezin finago dabilena.
Bongo Botrako banda. Musika mota askoren arteko uztarketa dakarren taldea, zeini batzuek punk parranda deitu dioten. Dantzan jarriko gaitu denak “Todos los días sale el sol chipirón” kantarekin.
Love of Lesbian pop-rock taldea. Bere kanten artean Bartzelonan egin diren Europako 2012ko Atletismo Txapelketaren edo Kataluniako telebistako hainbat saioren doinua daude.
Jai Batzordeak eta Serantes Kultur Aretoak santurtziarrak zein beste herri batzuetako biztanleak kontzertuetara etortzera animatzen zaituztete talde eta kantari bikainei entzun eta horiekin batera dantzatu eta kantatzeko, hau da, EZIN HOBETO PASATZEKO guztiontzako musika gozatu
Uztailak 13 (ostirala) 22:30Txistulari Banda eta Los 5 Bilbainos
14 (larunbata), 23:00 Bongo Botrako
15 (igandea), 22:30 “Unión Musical Vizcaína” musika banda eta Astriz Crone sopranoa
16 (astelehena),23:30 David Bustamante
17 (asteartea),23:00 Ken Zazpi
18 (asteazkena),23:00 Love Of Lesbian
19 (osteguna),23:00 La Pegatina
20 (ostirala),23:00Maldita Nerea
21 (larunbata),23:00Clones de Platero y Tu eta Extremoduro
Arrantza Portuan
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundera, telefonoa: 94-20.58.50 edo idatzi mezua helbide honetara: presidencia@serantes.com