-Kartel-lehiaketarako deialdia egin da
-Karmengo prozesioan parte-hartu nahi duten ontziek eskaera aurkezteko epea zabaldu
-Faemino eta Cansadoren “Como en casa ni hablar” ikuskizunerako sarrerak salgai
-Jai batzordea eta kuadrillen arteko bilera-aldia hasi da
Santurtziko serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundea eta Jai Batzordea dira Karmengo jai ospetsuak antolatzeko arduradunak. Horrela bada, prozedurari hasiera emanez, 2016ko jaiak iragarriko dituen kartela hautatzeko oinarri arautzaileak onartu ditu. Lehenengo saria 1.000 eurokoa izango da eta horrez gain, 200na euroko bi akzesit-sari banatuko dira. Kartelak aurkezteko epea ekainaren 22an amaituko da, 14:00etan, eta Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeko erregistroan aurkeztu beharko dira, Casa Torre jauregian. Oinarriak jasotzeko ere SKAko bulegoetara, Casa Torre jauregira, edo www.serantes.com webgunera jo beharko da.
Karmengo itsas prozesio tradizionalean parte hartu nahi duten ontziek 2016ko ekainaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaera zein dokumentazioa, Serantes Kultur Aretoan. Horretarako, bai bete beharreko dokumentazioa eskatzeko eta bai izena emateko SKAko bulegoetara joko da (Casa Torre Jauregian) edo bestela, presidencia@serantes.com helbidea bidaliz edo www.serantes.com webunearen bidez (online bidezko izapideak) ere burutu ahal izango da izapidea.
Maiatzaren 9an, salgai jarriko dira Faemino y Cansadoren “Como en casa ni hablar” ikuskizunerako sarrerak, uztailaren 8 eta 9an izango duguna ikusgai 20:30ean. Sarrerak 24 eurotan jarriko dira salgai ez bazkideentzat eta 22 eurotan bazkideentzat.
Horrez gain, astelehenarekin iluntzeko 8etatik aurrera jai batzorde eta kuadrillen arteko bilera-aldiari emango zaio hasiera. Aurreikusi da orokorrean bilerak hamabostean behin egitea, astelehenetan, Kresala Aretoan.
Santurtziko Karmengo jaiak izen handiko jaiak dira, bertan tradizioa, kontzertu bikainak eta herritarren parte-hartzea uztartu egiten baitira.