Santurtziko arrunlariak, garai hartan entzute handia zuten Abrako traineru estropak irabazi zituzten, 1921eko irailaren 11n. Garaipena ospatzeko, Santurtziko Udalak festa handiak antolatu zituen. Ekitaldietako bat AURRESKUA izan zen, herriko neska batzuk arraunlarien omenez dantzatu zutena.
Bai ahozko tradizioan, bai dokumentu historikoetan, herri-dantza mota honi buruzko datu ugari aurki dezakegu, Bizkaiko herri askotan emakume-gizonek dantzan egiten baitzuten txistu-danbolinaren erritmoari jarraiki. Garai hartako dantzaldien irudiak, berriz, testigantzak baino urriagoak dira, batez ere denboran atzera egiten dugun heinean.
Santurtziarrak zorionekoak gara, 1921ean egin zuten aurreskua pelikula batean jasota dagoelako. Filma aurresku baten lehendabiziko grabazio ezaguna da eta, gainera, emakumeek bideratutako dantza da. Ekitaldian parte hartu zutenak santurtziarrak ziren, hala dantzariak nola arraunlariak. Txistularia eta atabalaria ere Santurtzin bizi ziren.
Eskertzekoa eta gogoan hartzekoa da altxor hau ezagutarazteko lan egin duten pertsonen ekimena. Aurrena Ildefonso Arrola jauna, garai hartan omenaldia sustatu zuen Santurtziko alkatearen semea eta pelikula Euskal Filmotekaren esku jarri zuena. Harrezkero, euskal folklorearen ikerlari baten bitartzez, Emilio Xabier Dueñas ikerlari Santurtziarrak filma eskuratu eta dantzari eta parte hartazaileei buruzko ikerketa osatu zuen. Azkenez, irudiak Euskal Herriko soka-dantzei buruzko erakusketa baten jarri zituzten (Miarritze, 2015) eta Kabiezesko Mendi Alde dantza taldeko kideak buru-belarri hasi ziren ikerketan sakontzen Santurtziko dantza hau berreskuratzeko nahian.
Egindako lanaren emaitza laster ikusiko dugu: irailaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan SARDINERA EGUNEKO ekitaldien baitan. Santurtziko arraunlariek Abran lortu zuten garaipen handia 96 urte igaro direlarik, Mendi Alde dantza taldeak SANTURTZIKO AURREKUA aurkeztuko du jendaurrean; dantzarien artean Abrako estopadetan aritu ziren arraunlarien ondorengoak diren emakumeek dantzan egingo dute, Itxasoko Ama arraun taldeko arraulariek ere parte hartuko dutelarik. Izan ere, Santurtziko arraukn taldeak 50 urte beteko du aurten, herriko arraulari zaharren tradizioari eutsiz.
Pelikula orri hoetan ikus daiteke: www.dantzan.eus