Aurten ere antzerkia bertoko eta kanpotarren topagune kulturala izango da Santurtzin, oraingo honetan urriaren 23tik azaroaren 28ra burutuko delarik urteroko antzerki-jaialdia.
Edizio honetarako hogei ikuskizunez osatutako programazioa antolatu dugu, aurten denon eskura, Santurtziko Antzerki Jaialdiak prezio merkeen alde egindako apustuari esker. Izan ere, horixe da jaialdiaren ezaugarrietako bat, hasiera-hasieratik makina bat laguni Taliaren Artea gozatzeko aukera eman diena. Gainera, aurten kale-antzerkiko egitaraua handitu egin da, 2000ko hamarkadaren hasierako urteetan arrakasta handia izan zuen formatua berreskuratuz, guztiz doan.
Horrela bada, jaialdia KALE FREE kale-antzerkiak jarriko du abian urriaren 23an. Egun horretan eta hurrengo bietan (urriaren 23, 24 eta 25ean) jarduera-formatu honetako ikuskizunak gozatzeko aukera egongo da, eta bertan umorea, trebetasun fisikoa eta musika izango dira protagonista nagusiak.
KALE FREE programak Gernika Parkea izango du topagunea eta gure jaialdian formatu hau jorratu den guztietan bezala, aurten ere kalean hamaika ikusle batzea espero dugu, zerupean eskainiko diren ikuskizunez disfrutatzeko.
Italiar erako antzerkia Serantes Kultur Aretoan ikusi ahal izango da, eta bertan umeentzako 4 antzezlanez gain, helduentzako bederatzi ikuskizun egongo dira, genero aniztunak, nahiz eta komedia izango den nagusi.
Programatutako konpainietako bat Portugaletik etorritako Cahpitó konpainia da, Santurtzin ondo ezaguna bera, zeinek Macbeth originala eskainiko digun. Ez da estrainaldi bakarra izango ordea, urriaren 25ean Gorakada Konpainiak azken ekoizpena (Moby Dick) antzeztuko du lehenengoz eta horrez gain, beste zortzi ikuskizun lehenengoz ikusteko aukera izango dugu Euskadin.
Bestalde, Euskadiko antzoki publikoetako programatzaile guztiak jaialdian bertan egingo den bilera batean elkartuko dira ohiko asanblada egite aldera, gure erkidegoko antzoki publikoen jarduerekin lotutako hainbat gai jorratzeko helburuz.
Hurrengo hau da Jaialdiaren programazioa:
Data |
Lana |
|
Prezioa |
|
KALE FREE – Gernika Parkean- KALE ANTZERKIA, Jon Zabal Magoak aurkeztuta |
DOAN |
|
|
|
Magia: “Medium”, Jon Zabal |
oct-23 |
Zirkua: “Bambalas”, Bamboleo Konpainia(Argentina-Madrid) |
|
|
|
Zirkua: “Ekilibuá”, Maintomano Konpainia (Frantzia-Gaztela eta Leon) |
oct-24 |
Bowjangles- hari laukote berezia |
oct-25 |
“Sueños de Arena” BorjaYtuquepintas –harea, zirku, txotxongilo eta musika-artea |
|
Musika/Antzerkia“Abandónate mucho”, Las XL |
Musika/Clown Marabuntaren eskutik |
|
oct-25 |
“Moby Dick”Gorakada Teatroa (familientzako antzerkia) |
4 € |
oct-30 |
“Juanita Calamidad” Chirigóticas Konpainia |
12 € |
oct-31 |
“Bobas y Gallegas” (Mofa & Befa Urrezko Mendean) |
12 € |
11-ene |
“Pinocchio” La Baldufa Konpainia (familientzako antzerkia) |
4 € |
11-jul |
Nuestras Mujeres, Gabino Diego, Antonio Garrido eta Antonio Hortelanoren eskutik |
18 € |
11-ago |
Dantza “Laboratorio Inocencia” (Familiarrentzat) |
4 € |
11-dic |
Kreditua (Euskaraz) |
10 € |
nov-13 |
“Macbeth” Chapitó Konpainia (Portugal) |
12 € |
nov-14 |
“La Sesión final de Freud”, Tamzin Townsendek zuzenduta |
15 € |
nov-20 |
“Si la cosa Funciona” José Luis Gil, Ana Ruiz eta Rocío Calvoren eskutik |
18 € |
nov-22 |
“Wangari Zuhaitz Neska” (Familientzako antzerkia) |
4 € |
nov-27 |
“El Crimen de la hermana Bel” La Pavana |
12 € |
nov-28 |
“Atchúusss”, Malena Alterio, Adriana Ozores, Fernando Tejero, Enric Benavent eta Ernesto Alterioren eskutik |
18 € |