Ideia Pili Dominguezek izan zuen, erakunde honetako bazkide batek, zeinadenbora batez, konfinamendu garai honetan nola lagundu zezakeen pentsatzen aritu baitzen.
Hortaz,Santurtziko DYArekin jarri zen harremanetan, eta horrek hain urriak eta beharrezkoak diren maskarak egiteko aukera eskaini zion, eskatzen zituzten pertsonei emateko. Piliri elkarteko beste kide batzuk elkartu zitzaizkion: Marian Lorenzo, Kontxi Bilbao, María Blanco, Bego Zabala, Montse Gay, eta Ana Rodriguez patchwork irakaslea. Horregatik, Arte Plastikoen Tailerrak irekitzeko eskatu zioten Serantes Kultur Aretoari.
Horrela, joan den apirilaren 22tik orain arte lanean dabiltza, astelehenetik ostiralera, egunean bi ordu eta erdiz, elkartasun keinu polit batean, eta egiten dakiten zerbait egiten dute: josi. Aipatu behar da DYAk berak ematen diela oihala, eta beste material batzuk, hala nola koloretako gomak, inguruko mertzeriek: “Merceria Tere” eta “Aguja y Dedal”. Azken horiek ere eskuzabal ari dira proiektu honetan.Elkarteak berak ere laguntzen du gomak erosten, eta boluntarioek ematen dituzte hariak.
Beste alde batetik, Ana María Arroyok, elkarteko kideak, beharrezko materiala jaso eta maskarak etxean egiten ditu, gero elkartera eramateko. DYAk, astero, egindako maskarak biltzen ditu, 100 inguru.
Serantes Kultur Aretoak aitorpen bat egin nahi dio emakume talde honen lan desinteresatu eta solidarioari; izan ere, bizilagunei lagundu nahi izan diete bizitzen ari garen osasun-une zail hauetan.