Santurtziko film laburren Santurzine Jaialdiak urriaren 4tik 19ra beteko du berriz ere herria zinemaz .
Ibiltariak atalak sexu-indarkeria eta bere alderdiak jorratuko ditu Amnesty International erakundearen laguntzarekin.
Santurtziko film laburren VII. Santurzine Jaialdia abian jarri da. Herri marinela berriz ere beteko da zinemaz urriaren 4tik 19ra, ikus-entzunezko lanak herriko zenbait tokitan proiektatuz.
Gaurtik aurrera zabalik dago lanak aurkezteko epea jaialdiko bost ataletan: Santurtzi, Estatu mailakoa, Euskal Pantailak eta Ibiltariak. Santurtzi atalerako epea irailaren 5ean itxiko da, gainontzekoena, ordea, abuztuaren 5ean.
Aurreko urteetan bezala, lanen baldintzak ber-berak izango dira. Santurtzi atalerako film laburrak 15 minututik beherakoak izan behar dira eta, gutxienez, herrian grabatutako plano bat izan behar dute. Estatu mailakoan, 2018ko urtarrilaren 1era arte estatu osoan filmatutako lanak aurkeztu ahal izango dira; Euskal Pantailak atalean, berriz, Euskal Herrian egindako edozein ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango dira.
Ibiltariak atalari dagokionez, zeina Amnesty International erakundearekin batera gauzatzen baita, aurtengo gaia honako hau izango da: sexu-indarkeria eta bere alderdiak.
Lan guztiak Movibeta eta Click for Festivals plataformen bidez eta seleccion@santurzine.es posta elektronikoaren bidez aurkez daitezke. Oinarriak eta sariak, zeinak 2.700 euro artekoak izango baitira, dagoeneko ikusgai daude jaialdiaren webgunean.
Santurzine 2018
Film laburren Santurzine VI. Jaialdian, irailaren 28tik urriaren 20ra bitartean burututakoa bera, 35 lan proiektatu ziren lau ataletan. 583 lan jaso ziren mundu osotik.