Gabonetako programazioan jarduera ugari egongo dira publiko ororentzat, herriko gazteenek eta nagusienek ikusteko modukoak. Askotariko jarduera ugari izango dira, ia denak doan, publiko guztien gustuetara heldu ahal izateko, eta udalerriko gune batzuetan burutuko dira, ahalik eta herritar gehien erakartzeko. Abian dagoen erakusleihoetako lehiaketaz edo argiak pizteaz gain, hurrengo egunotan hasiko dira programazioko jarduera gehienak eta urtarrilaren 6ra arte luzatuko dira.
Erakunde ugarik parte hartu dutela nabarmendu behar da, besteak beste, Serantes Kultur Aretoa, Santurtziko Txistulari Banda, Musika Eskola, KUI, herriko elkarteak, Lagun Zaharrak abesbatza, Santurtziko Musika Banda.
Serantes Kultur Aretoa
Serantes Kultur Aretoak aurreikusita duen programazioari dagokionez, zenbait ekitaldi nabarmendu beharra dago: abenduaren 28an, 20:30ean, Gabonetako Kontzertu Handia izango da Santurtziko Musika Banda, Santurtziko Lagun Zaharrak elkarte eta Basauriko Zirzira Ahots Zurien Koralaren eskutik. Bertan Celia Alcedo (soprano) eta Alberto Nuñez Barakaldo bakarlariak arituko dira. Sarrerak abenduaren 20an jarriko dira salgai 8 eurotan.
Dunbo musikala, desgaitasuna duten eta ez duten antzezleak dituen ikuskizuna, abesti atseginez beteta egongo da, zeinak bullyingaren kontra hezi eta gizarte-inklusioa sustatu nahi baitu. Abenduaren 30ean izango da 17:30 eta 19:30ean (18 €- 16 €).
Umeentzako antzerki-programazioari dagokionez, aipatu beharra dago Serantes Kultur Aretoak “OpariTxiki” eskainiko duela, zeinak 20 euroan umeentzako 8 ikuskizun eskaintzen baititu (emanaldi guztiak 12:30ean izango dira). Antzezlanen artean “Mari Errauskin” (urtarrilaren 5ean), “Safari” (urtarrilaren 19an), “Xocolat” (otsailaren 2an) eta “Ikimilikiliklik” (otsailaren 16an) izango dira. Filmak, berriz, honako hauek izango dira: “Playmovil” (urtarrilaren 12an), “Asterix, Edabe magikoaren sekretua” (urtarrilaren 26an) eta “Small Foot” (otsailaren 9an). Dantzak ere izango du bere lekutxoa Aracaladanza taldearen “Play” ikuskizunaren bidez (maiatzaren 16an).
Abenduaren 21ean, 501. Legioa, Star Warsen zaletuek osatutako irabazi asmorik gabeko costumnig elkartea, zeinak inperioko jantzien eta armaduren kopiak egiten baititu, Santurtzira etorriko da eta, 18:00etan Serantes Kultur Aretotik abiatuta, desfilea egingo du herriko kaleetan zehar. Desfilearen bukaera zinean izango da eta han PHOTOCALL SOLIDARIOA egingo dute, Santurtziko DYAren alde. Gero, “STAR WARS: El ascenso de Skywalker” fimaren emanaldia izango da.
Serantes Kultur Aretoak ume guztiak gonbidatzen ditu saga horretako mozorroa jantzi eta ekitaldian parte hartzera.
Jarduera hauek guztiez gain, hurrengo astelehenean, hilak 16, 18:00etan Santurtziko Musika Eskolaren Gabonetako emanaldia dugu. Halaber, 19an 18:00etan Gabriel Aresti kaletik aterako den musika eskolaren kalejira izango da.
13an Maitia Abesbatzak abestuko du San Jorge elizan Barakaldoko Beti Alai abesbatzarekin batera. Horretaz gain, 28an erromeria izango da Gernika parkean iluntzeko 19:00etan.
Gainera, abenduaren 28an, 13:00etan, Santurtzi Kantarik kantez alaituko du erdi aldea (oinez gunea eta JJ. Mendizabal plaza).
Gabonetako haur parkeak
Gabonetako Haur Parkeei dagokienez, hiru lekutan izaten jarraituko dutela esan nahi dugu, Gernika parkean, Kabiezes Kirolgunean eta Mamarigan, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Abenduaren 31n 14:00etara arte egongo dira zabalik, urtarrilaren 1ean denak egongo dira itxita eta urtarrilaren 5ean goizez baino ez dira zabalik egongo.
Jarduerak 2 eta 14 urte bitartekoentzat izango dira eta sarrera doakoa da. Segurtasun-neurriei jarraituz, ezin izango dira 500 lagun baino gehiago sartu.
Haur Parkeetan etxeko txikiek jolas, tailer, puzgarri eta ikuskizun askorekin gozatzeko jarduerak izango dituzte.
Aurreko guztiez gain, Merkatari Batuak elkarteak antolatzen dituen umeentzako kanpai-hotsak abenduaren 31n izango dira, 12:00etan Santurtziko parkean. Era berean, 6-11 urte bitarteko Santurtziko eskola-umeentzat koloniak izango dira abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra. Horietan parte hartu ahal izateko izena eman beharko dute abenduaren 23an 11:00etatik 14:00etara.
Kirol-jarduerak
Kirol-jardueren atalean aipatu beharra dago abenduaren 18tik 22ra eta urtarrilaren 4an Gabonetako Pilota Txapelketa izango dela, Serantes Frontoian. Bestetik, abenduaren 22an, 12:00etan, Aketxe Klubak jaiotza urazpian ezarriko du; abenduaren 21ean, berriz, jolas-puzgarriak izango dira igerilekuan eta abenduaren 21 eta 28rako Santurtziko Igerikea Klubak Federatuen Igeriketa Txapelketa antolatu du.
Gazte Gabonak
Gabonetako Haur Parkeetan etxeko txikientzat burutuko diren jarduerez gain, 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat ere izango da programazioa “Gazte Gabonak” izeneko programan, Mamarigako Kulturgunean abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte 11:30etik 14:00etara eta 17:00etik 21:00etara. Abenduaren 31n, berriz, goizez baino ez da zabalik izango. Jarduera horietan parte hartzea ere doakoa izango da.
Egunero izango dira honako jarduera hauek: ingenio-jokoak, ping-pong, mahai-futbola, karaoke, dantza-makina. Zenbait egunetan, ordea, honako hauek izango dira: bideo-jokoak, kokedama tailerra, zunba maratoia, cupcakes tailerra, 1 formulako simulatzailea, skalextrica, gazteentzako magia eta xokolate-jana.
Olentzero (Zugaitza Dantza Taldeak antolatua)
Hilaren 24an Olentzerok Begoñako Andra Mari Egoitza bisitatuko du 12:00etan eta 17:00etatik aurrera kalejira egingo du Santurtziko “Itsas Alde Txistulari Taldea” Txistularien Bandak lagunduta hurrengo kale hauetan barrena: Señorío de Bizkaia, Genaro Oraá, Jose Migel Barandiaran, oinez gunea, Itsasalde, Juan XXIII, Habana Ontzia eta Sabino Arana.
Gainera, 18:30etik aurrera, Olentzerok umeak hartuko ditu Casa Torre Jauregian gaueko 20:00ak arte. Euria bada, kalejira bertan behera geratuko da eta Olentzero zuzenean joango da Casa Torre jauregira.
Ohi bezala, Santurtziko zenbait auzotara ere joango da, hala nola, Kabiezes, Mamariga edo Donibane, udalerriko kultura-elkarte eta dantza-talde batzuek antolatuta.
Errege Magoak (DAEM elkarteak antolatua)
Urtarrilaren 3an, 17:30etik 21:00etara, Hiru Erregeen postariak umeen eskutitzak jasoko ditu Casa Torre Jauregian. Urtarrilaren 5ean, 18:00etan Errege Magoak itsasoz helduko dira Santurtzira eta herriko Alkate andreak arrantza portuan harrera egin eta gure herriaren giltzak emango dizkie.
19:00etan Hiru Erregeen Kabalgata hasiko da. Aurten ibilbide berria izango du, arrantza portutik irten eta honako kale hauetatik igaroz: Itsasalde, Habana ontzia, Mahastiak, Murrieta etorbidea, Santa Eulalia, J.M. Barandiaran kaletik igo Kabiezeseko biribilgunera, J.M. Barandiaran kaletik jeitsi eta Udaletxean bukatu.
20:00etan Errege Magoek umeak hartuko dituzte Casa Torre Jauregian.
Eguraldi txarra baldin bada, kabalgata bertan behera geratuko da eta Errege Magoak zuzenean joango dira Casa Torre Jauregira.
Mahastietako DAEM elkarteak kabalgatan parte hartu nahi duten guztiei adierazi nahi die, abenduaren 22an, igandea, 11:00etatik 17:00etara bere lokaletara joateko (Simon Bolivar, 13, beheko solairua).
Dantzaldiak aire zabalean
Udalerriko nagusientzat, Gernika parkean dantzaldiak izango dira asteburuan, pertsona nagusien aktibitatea eta aisia sustatzeko, astegunetan Nagusien Etxeetan burutzen diren jarduerez gain.
Dantzaldiak, hortaz, abenduaren 22an (“Dantza Alai”) eta urtarrilaren 6an (“Roll Dj”) izango dira.