Erakustaldian herriko zenbait eskola-zentrotako ikasleekin osatu diren antzerki- tailerrek eskainiko dituzte antzezlanak. Zehatz-mehatz 5 antzezlan eszenaratuko dituzte SERANTES KULTUR ARETOAN 2019ko maiatzaren 22an, asteazkenean, goizean.
– Santurtziko ikastetxe guztietako ikasleek izango dute ikusle gisa parte hartzeko aukera. Horretarako erreserba egin beharko da 2019ko maiatzaren 17a baino lehen.
– 9:30etik 10:30era Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bi antzezlan emango dira: “El traje nuevo del emperador” eta “Un paseo por el parque” hain zuzen.
– 11:30etik 13:00etara, berriz, hiru antzezlan egongo dira Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat: “Por amor al arte”, “Robo en el museo” eta “Eufrosina la adivina”.
– Erreserba egitean adierazi behar da zentroko zenbat ume joango diren lehen hezkuntzakoei zuzendutako emanaldira eta zenbat bigarren hezkuntzakoei zuzendutakora.
– Antzokiaren eserleku kopurua mugatua denez, lehentasuna izango dute aldez aurretik erreserbatu duten ikastetxeetako ikasleek.
Oharra. Antzerki Tailerrak Santurtziko ume guztiei zabaltze aldera, matrikula berriak egingo ditugu 2019-2020 ikasturterako. Horrela bada, animatzen zaituztegu ikasleei aukera horren berri ematera.
PUBLIKO ORORENTZAKO EMANALDIA
Bestalde, Antzerki Erakustaldian ikusitako 5 antzezlanak maiatzaren 26an aurkeztuko dira, goizeko 10:00etan Serantes Kultur Aretoan. Oraingo honetan publiko ororentzat izango dira.
Etenik gabeko saioa izango da, 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko dena. Bertara joanda, antzezlan guztiak ikusi ahal izango dira.
Sarrera 3 eurotan jarriko da salgai.