Santurtziko Inauterietako Jaitsiera Handiak partaidetza handia lortu du, batetik, izena eman duten taldeen aldetik, oraingoan 56, iaz baino hamabost gehiago, guztira 1360 pertsona, eta bestetik, ibilbide osoan zehar elkartu zen jende multzoaren aldetik, askotan mozorrotuta, ohiko ekitaldiaren antolatzailea den “Serantes Kultur Aretoa” Autonomiadun Udal Erakundeak jakinarazi duenaren arabera.
Mozorroak egiteko modua eta sormena ere nabarmentzekoak izan dira, baita taldeek erabili zituzten koreografia ederrak eta musika ere bertaratutakoen gozamenerako.
Bestetik, aurkeztutako “tramankulu” guztiek maila bikaina izan zutela aipatzekoa da, trailer baten “itxuraldaketa” itsasontzi pirata bilakatuta nabarmentzekoa izanik eta horrexegatik izan zen sariduna. Gernika parkea, sariak banatu ziren lekua, jendez gainezka egon zen eta han bildutako guztiek saridunak txalotu zituzten Santurtziko Itsas Inauterien X. Edizio honetan. Honakoak izan ziren saridunak:
ITSAS SARIAK:
UMEAK:
1.a TRAINERA “Regatas en el Abra 2014”
2.a LAS DAMAS MARINERAS
3.a URBEGI BIZIA ESKAUT TALDEA “Piratas del Mar Cantábrico”
4.a FRESKUEK “Freskuek”
HELDUAK:
1.a ITSAS ARGI
2.a GTL ALAIKI “La Ruta de la Sardina”
3.a SANBALÁ “Pulpo a la Feria”
4.a GURUTZETA “Bajo el Mar”
5.a CASA GALICIA SANTURTZI “Higarilloko neska mutilak”
BAKARKA EDO BIKOTEKA: SKORPREDATORS
TRAMANKULU ONENA: KASKABORRAK “Piratas del Caribe”
INAUTERI SARIAK:
UMEAK:
1.a DANOK PITUFATZERA
2.a TXIMISTA
3.a SMALL DANCE “Ángeles Victoria Secret”
4.a EMILIA ZUZAKO GURASO ELKARTEA 1 “Zuza-Artalde”
5.a TXAKURTXIRULAK “Mussu”
HELDUAK:
1.a ERLOJUAK DENBORAN ZEHAR
2.a ARKAITZ ELKARTEA (CEPA) “Paraguas Multicolor”
3.a CHICOS Y CHICAS DEL DEDAL TITARE”Los Supercalifragilisticoespialidosos”
4.a ABANTO CLUB “China Milenaria”
5.a ASOCIACIÓN DE MADRES Y PADRES DEL CEIP RIOMAR “Las Diosas Aztecas del Riomar”
Ondorengo berbenak dantzan jarri zituen hango guztiak gau erdira arte, Santurtzin itsas mozorroa edo inauteri-mozorroa guztioi erakustera lagundu zien eguraldi ederreko egunean.