– Kartel-lehiaketarako deialdia egin da
– Karmengo itsas-prozesioan parte-hartu nahi duten ontziek eskaera aurkezteko epea zabaldu da
– Jai batzordea eta kuadrillen arteko bilera-aldia hasi da.
Santurtziko Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak, Jai Batzordearekin batera Karmengo jai ospetsuak antolatzeko arduradunak aurkeztu ditu:
2017ko jaiak iragarriko dituen kartela hautatzeko oinarri arautzaileak. Lehenengo saria 1.000 eurokoa izango da eta horrez gain, 200na euroko bi akzesit-sari banatuko dira. Kartelak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da, 14:00etan, eta Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeko erregistroan aurkeztu beharko dira, Casa Torre Jauregian. Oinarriak jasotzeko ere SKAko bulegoetara, Casa Torre Jauregira, edo www.serantes.com webgunera jo beharko da.
Karmengo itsas prozesio tradizionalean parte hartu nahi duten ontziek 2017ko uztailaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaera zein dokumentazioa, Serantes Kultur Aretoan. Horretarako, bai bete beharreko dokumentazioa eskatzeko eta bai izena emateko SKAko bulegoetara joko da (Casa Torre Jauregian) edo bestela, presidencia@serantes.com helbidera bidaliz edo www.serantes.com webgunearen bidez (online bidezko izapideak) ere burutu ahal izango da izapidea.
Maiatzaren 17an, astelehenarekin, iluntzeko 8etatik aurrera jai batzorde eta kuadrillen arteko bilera-aldiari emango zaio hasiera. Aurreikusi da orokorrean bilerak hamabostean behin egitea, astelehenetan, Kresala Aretoan. Santurtziko Karmengo jaiak izen handiko jaiak dira, bertan tradizioa, kontzertu bikainak eta herritarren parte-hartzea uztartu egiten baitira.