Guztion artean egindako programa
Santurtziko jaietako programak ehun eta berrogeita zortzi ekitaldi izango ditu, mota guztietakoak eta herritar guztientzakoak.
Programa Serantes Kultur Aretoak eta Jai-batzordeak osatu dute eta herriko hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin, besteak beste: Santurtziko Txosnagunea, euskal dantza, futbol, atletismo, igeriketa, pilota, areto-futbol, tenis, padel, arrantza eta ehiza, xake-taldeak, Santurtzi Gastronomika, San Jorge Parrokia, txistulari eta musika-bandak… eta FEDEr edo SOS bezalako udalerritik kanpoko erakundeak. Horregatik dira hain herrikoiak Santurtziko Karmengo jaiak, santurtziar guztien artean egindakoak direlako eta horrela herritarren poza eta dibertsioa bermatzen delako.
Santurtziko jaiak ekonomia sustapenerako tresna dira, 300.000 lagun biltzen baitute eta horrek udalerriko hainbat sektoretan diru-sarrera garrantzitsua ekartzen du: komertzioa, ostalaritza, elkarteen txosnak…
Gure jaiek duela 25 urte baino gehiago ezarri eta denon artean adostutako ibilbideari jarraitu diote nahiz eta azken bost urteetan jaietako aurrekontu orokorra % 43 eta kontzertuena % 60 jaitsi den. Hala ere, lehen egiten zen gauza bera egiten da orain, gutxiagorekin.
Ostiralean, hilak 12, ekingo zaie jaietako 10 egun hauei ohiko omanaldiarekin. Aurtengoa ISABEL FERNANDEZ DELGADOri eskainiko zaio. San Juan auzoko emakume maitea, 42 urte baino gehiagoz Dantza Zaharrak euskal dantza taldea zuzentzen duena eta auzo horretako Familien Elkarteko Zuzendaritza-taldean 16 urte baino gehiago egin dituena.
Egun horretan bertan, arratsaldez, izango da SARDINA JANA, Capitan Mendizabal eta Juan XXIII kaleetako ostalariek 25 urte baino gehiagoz egiten dutena. Aurten ere 1000 kilo sardinatik gora erreko dute gure herrira hurbiltzen den edonork goza dezan.
Bederatzi izango dira egingo diren KONTZERTUAK. Gehienak 23:00etan izango dira baina Txistulari eta Musika bandenak 22:30etan eta 22:00 etan izango dira hurrenez hurren eta Fangoriarena, berriz, 23:30etan izango da. Hona egutegia:
– Hilak 12 (ostirala), 22:30ean Santurtziko Txistulari-banda, Gontzal Mendibilekin
– 13 (larunbata), 23:00etan Lagarto Amarillo
– 14 (igandea), 22:00etan Santurtziko Muska-banda eta Bilboko Elkarte Korala
– 15 (astelehena), 23:00etan Sueño de Morfeo
– 16 (asteartea),23:30ean Fangoria
– 17 (asteazkena),23:00etan Canteca de Macao
– 18 (osteguna), 23:00etan Gatibu
– 19 (ostirala),23:00etan Los Suaves
– 20 (larunbata), 23:00etan Peret
Aurten Kontzertuetan gurpil-aulkian doazen ezgaituentzako toki berezia dago.
ANTZERKIA, ohi bezala, jaietan ere izango da bai kalean, bai aretoan. Serantes Kultur Aretoan Alberto San Juanen antzerki konprometitua ikusi ahal izango dugu bere “Autorretrato de un joven capitalista español” antzezlanean. Gure egungo egoeraren bertsio kritiko eta umoretsua eskainiko digu. Kalean barre eragiteko eta jendearen parte hartzea izango dute hiru ikuskizun izango ditugu: “Typical”, “Actiooon” eta “Ellas bailan solas”.
Lurrean 40.000 lagunetik gora eta itsasoan 100 bat ontzi biltzen dituen jaietako ekitaldi kuttunenari dagokionez, ohiko Itsas-prozesioari alegia, aurten 87 sarrera zozketatu dira 174 santurtziarren parte har dezaten prozesioari laguntzen joaten diren ontzietan.
Pirotecnia Zaragozana arduratuko da Karmengo Amaren egunean, hilak 16, izango diren su artifizialez, beti bezala gaueko 11etan eta hori dela-eta Fangoriaren kontzertua gaueko 11:30etan izango da.
Kontzertuak iazko jai-eremu berean izango dira. Eszena-tokia Reina Victoria pasealekuaren luzapenan kokatuko da (Puerto Autonomo aldera). Barrakak Reina Victoria pasealekuan egongo dira, Kiroldegi eta parking aldean eta txosnak ere Reina Victoria Pasealekuan egongo dira, arrantza-portutik hurbil.
Aurten beteko du XXXV. urteurrena Areto-futbol txapelketak, oso harrera ona izan duena urte hauetan guztietan zehar. Bestalde, berritasun gisa Arte Plastikoen Santurtziko Elkarteak, Arte Plastikoen Udal-tailerra kudeatzen duena, kalean ipiniko ditu pintzel eta kabeleteak umeak pintaketara hurbiltzeko “pinta la jaia” ekitaldirekin.
Jai hauetan zerbait aipatu behar bada, hala ere, koadriletako neska-mutilen parte hartzea da, balandro edo playback bezalako proba indartsu eta dibertigarriekin. Aipagarria da gorkak emateko ekitaldia. Koadriletakoek oso koreografia landuak burutzen dituzte bertan.
Gaur arte helduen 32 eta txikien 29 koadrilak eman dute izena. Oraindik ere astia dago izena emateko eta jaien hasierako egunera arteko epea dute horretarako. Zorionak jasotzeko moduan dira aurten koadrilak. Urteetan egin duten eskari bati erantzuna eman zaio eta aurten herriko kaleetan zehar koadrilen elastikoak eskegiko dira.
Ipuina eta kantua eta guzti duen “Mentxu” jaietako maskotak gozatzen ipiniko ditu haur eta helduak egingo dituen kalejiretan eta ohiko duen umore onez egingo du argazkia hala nahi duten guztiekin.
Trafiko-mozketak ere izango dira herritarren artean 20.000 aletik gora banatuz Serantes Kultur Aretoak argitaratzen duen aldizkarian jasotzen denez. Eta, nola ez, garbiketa areagotzeko neurriak ere hartu dira.
Aurten jaietan zehar garatuko den auto-babeserako plana izango da eta gainera, DYAk hainbat eta hainbat bolondres eta bitartekorekin larrialdietarako osasun-sistema berezia ezarriko du.
Ikusten denez, asko dira programatutako ekitaldiak eta hartu beharreko neurriak egun hauek pozez eta segurtasunez, ordenez eta garbitasunez goza tzeko.
Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Serantes Kultur Aretoa Erakunde Autonomiadunarekin, 94.420.58.50 telefonora deituta (Marga Olabarrieta) edo presidencia@serantes.com e-postan.