Aurtengo Karmengo jaiek badituzte zenbait berrikuntza:
– 35 urteko jai herrikoiei egingo dieten keinua:
Jai hauetako une gogoangarrienak jasotzen dituen ERAKUSKETA HANDIA eginez. Erakusketak urteetan izan diren jai batzordeen eta koadrilakide guztien lana aitortu eta zabaltzeko tresna izan nahi du, Santurtziko Karmengo jaiak entzute handikoak izateraino heltzea lortu baitute. Casa Torre Jauregian izango da uztailaren 21era arte.
REMEMBER EGUNA eginez; Elkarretaratzea, Bazkaria eta Erronkak izango dituzte koadrilakide guztiek uztailaren 12an. 79. urtetik aurrera osatu ziren koadrila guztiak bilduko dira. Lehengo eta oraingo koadrila guztiak elkartuko dira senidetasun egun honetan.
– Luis Pereira Fernándezek sortu zuen “Soy de Santurtzi, aldea guay” kantaren berrargitalpena eta kantaren bideoklipa, zeinetan koadrilakide askok eta Jai Batzordeak parte hartu duten, eta jaietako ereserkia bilakatuko dena zalantzarik gabe.
Santurtziko jai nagusietako egitarauak publiko eta gustu guztietarako 148 ekitaldi ditu. Egitaraua Serantes Kultur Aretoak eta Jai Batzordeak egin dute eta hainbat erakunde eta elkarteren laguntza izan dute, hala nola: Santurtziko Txosnagunea, euskal dantza-taldeak, kirol taldeak (futbol, atletismo, igeriketa, pilota, areto-futbol, tenis eta padel, ehiza eta arrantza, xake), Santurtzi Gastronomika, San Jorge Parrokia, txistulari eta musika bandak, ADISA… eta herrikoak ez diren zenbait erakunde, besteak beste FEDER edo SOS…
Uztailaren 11n, ostirala, 10 jai egunak hasiko dira herri honetako gizon bati, JAVI BUSTAMANTERI, omenaldia eginez. Gizon hau musikari oso lotua da eta duela hogeita hamar urte herriko erakunde maitagarrienetako bat zuzentzen du, Lagun Zaharrak Abesbatza.
Lehen jai egun honetako arratsaldean Mendizabal Kapitaina eta Juan XXIII kaleetako ostalariek santurtziar guztiei eta kanpotarrei 1000 kilo sardina baino gehiago eskainiko diete, ohikoa den SARDINADA HANDIAN, duela 25 urte egiten dena.
ANTZERKIA ere garrantzitsua da gure jaietan, hala aretoan nola kalean; beraz, Serantes Kultur Aretoko Antzokian “Las Amistades Peligrosas” antzezlana izango da uztailaren 12an, Carmen Conesarekin batera, eta uztailaren 19an ENCRUCIJADA ANTZERKI TALDEAK “El Rey del Merengue” rock opera eszenaratuko du eta Itsasoko Ama Arraun Taldearekin egingo du bat biltzen den diruaz taldearentzat ontzia erosteko.
Kalean oso ikuskizun berritzaile bi ikusi ahal izango ditugu: Trocola Circo-ren “Potted” eta Capicúa taldearen “Entredós”. Lehen antzezlanak espazioa, objektuak, egiturak eta erritmoaren inguruko ikerketa egiten du eta bigarrenak keinua, zirkoa, dantza eta objektuen manipulazioa batzen ditu.
KONTZERTUAK jaietako une handienetakoak dira eta jende asko erakartzen dute, oso maila handiko musikariak baitira. Portuan izango dira kontzertuak eta denak gaueko 23:00etan, Txistularien Bandarena eta Musika Bandarena izan ezik, 22:30ean eta 23:30ean izango direnak hurrenez hurren.
Bederatzi kontzertu izango dira eta ahalmen urriko pertsonentzako gunea izango dute, Santurtziko ADISA elkartearekin harremanetan jarri behar direnak lekua eskatzeko. Kontzertuak jarraian zehazten diren egunetan izango dira:
Uztailak 11 (ostirala), 22:30 Txistulari Banda “Itsas Alde Txistulari Taldea”…. eta URKO
12 (larunbata), 23:00 Los Inhumanos
13 (igandea), 23:00 Itoiz taldearen omenez “Espaloian”
14 (astelehena), 23:00 Mago de Oz
15 (asteartea), 23:00 Dani Martin
16 (asteazkena), 23:30 Musika Banda “Unión Musical Vizcaína”, Serafin Zubiri, Felipe Garpe eta Laia Benaeches
17 (osteguna), 23:00 Esne Beltza
18 (ostirala), 23:00 Mojinos Escozios
19 (larunbata), 23:00 Efecto Pasillo
Ekitaldi garrantzitsuenetako eta tradizio handienetako bat Itsas Prozesioa da, 100 urte baino gehiago dituena eta 40.000 pertsona inguru biltzen dituena lehorrean eta itsasoan elkartzen diren ehun bat txalupetan. Aurten 99 txartel zozketatu dira 198 santurtziar joan ahal izateko prozesioan Amari laguntzen dioten txalupa ofizialetan.
Su artifizialak Pirotecnia Zaragozanak eskainiko dizkigu uztailaren 16an, Ama Birjinaren egunean, gaueko 11etan beti bezala. Beraz, Musika Bandaren kontzertua gaueko hamaika eta erdietan izango da.
Baina, zerbait baldin bada azpimarragarria, koadrilakide guztien parte-hartzea eta burutzen dituzten probak dira, balandroak, playbackak… Orain arte izena emanda dauden koadrila kopurua honakoa da: nagusien 36 koadrila eta txikien 35. Nahiz eta garaiz dauden izena emateko, jaietako lehen egunera arteko epea baitute.
Zenbait toki ibilgailuetarako itxita egongo da. Serantes Kultur Aretoak argitaratzen duen aldizkarian (20.000 ale inguru banatuz) jakinarazten dira, eta honakoak dira:
1. Uztailaren 07tik 22ra, ibilgailuetarako itxita egongo da Reina Victoria pasealekua, eta aparkatuta dauden autoak bertatik kendu beharko dira.
2. Uztailaren 11tik 20ra, debekatuta egongo Arrantza-portuko bolintxe gunean aparkatzea arratsaldeko 18:00etatik goizeko 07:00etara, uztailaren 16an izan ezik. Egun horretan 14:00etatik aurrera itxiko da Karmengo Prozesioa dela eta.
3. Uztailaren 11n, urteroko sardinada dela-eta, 15:00etatik 24:00etara Mendizabal Kapitaina eta Juan XXIII kaleak ibilgailuetarako itxita egongo dira, eta bertan dauden autoak kendu beharko dira.
Egitaraua egunez egun:
KARMENGO JAIAK 2014
PROGRAMA
OSTIRALA 11
13:00 Omenaldia Javi Bustamanteri Parke Nagusiko Kioskoan.
17:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak antolatuta.
18:00 Santurtziko Itsasalde VII txapelketa. Finalerdiak gazte eta senior mailetan Mamarigako frontoian. Itsasalde Pilota Taldeak antolatuta.
19:00 Sardina-jana Mendizabal Kapitaina eta Juan XXIII kaleetan.
19:30 Txosnak irekitzeko pregoia Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 Sardinoren aurkezpena Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 Txikien koadrilak aurkezteko jaia Juan Jose Mendizabal enparantzan.
20:00 Txotx Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 Burdinklash fanfarrea txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketa El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
20:00 “Tomate Berde Frijituak… eta Tortillak!!” lehiaketa Mamarigako enparantzan.
21:30 Koadrilen jaitsiera bustia, Mamarigan hasi eta udaletxeraino.
22:00 Jaietako pregoia “HAZ-T” koadrilaren eskutik Udaletxean.
22:15 Mentxuri harrera Udaletxean.
22:30 Txistularien XIII kontzertua agertoki nagusian URKOrekin batera Santurtziko Txistulari Bandak antolatuta.
00:15 Berbena NUEVO TALISMÁN SHOW orkestrarekin Pantalanetan.
03:00 Lasterketa azpiko arropetan.
LARUNBATA 12 “Remenber Eguna”
10:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak antolatuta.
11:00 Guztiontzako xakea eta 5 minutuko partida azkarrak Casa Torre jauregiaren aurrean 14:30ak arte. Santurtzi Xake taldeak antolatuta.
11:30 “Emaiozu xake-ukitua” Pintura eta Eskulanen VII txapelketa, heldu eta umeentzako Xake Erraldoia eta Gomatxo Artistikoen I. Tailerra Casa Torre jauregiaren aurrean 14:00ak arte. Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
12:00 Buruhandien kalejira Mendi Alde dantza taldearen eskutik, Santurtziko Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
13:30 Lehengo eta oraingo koadrilen elkarretaratzea, Gabriel Aresti kalean. Kalejira-Jaitsiera parke Nagusira.
15:00 Koadrila guztien arteko kidetasun bazkaria parke Nagusian.
15:30 La Sardina I zeharkaldia. 12 kilometroko igerialdia. Irteera Bilboko Itsas Museoan eta helmuga Santurtziko Portuko arrapalan. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
16:30 La Sardina I zeharkaldia. Ume + herritar ororentzako igerialdia. Irteera eta helmuga Santurtziko Portuko arrapalan. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
17:00 Xake eskolen taldekako txapelketa Casa Torre jauregiaren aurrean 19:30era arte. Santurtzi Xake taldeak antolatuta.
17:00 Koadrilen arteko erronkak parke nagusian.
17:30 La Sardina I zeharkaldia. Ibilbidea La Benedictatik Portura. Irteera La Benedictako dartsenan eta helmuga Santurtziko Portuko arrapalan. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
17:30 “Emaiozu xake-ukitua” Pintura eeta Eskulanen VII txapelketa, heldu eta umeentzako Xake Erraldoia eta Gomatxo Artistikoen I. Tailerra Casa Torre jauregiaren aurrean 19:15ak arte. Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
18:00 Dantzaldia PALMERAS taldearekin J.J. Mendizabal enparantzan.
18:30 “Itsasoko Kirol Parkea” + Maparen Jolasa KULKIrekin oinez gunean 20:30ak arte.
19:30 Santurtziko dantza taldeen alardea Gernika parkean.
20:00 Xake jarduera eta maila guztietako sari banaketa Casa Torre jauregiaren aurrean. Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
20:00 Batukada txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:30 “Las amistades peligrosas” antzezlana Serantes Kultur Aretoan
23:00 LOS INHUMANOSen kontzertua agertoki nagusian.
IGANDEA 13
09:00 Muestra-txakurren lehiaketa Encinillako zelaian, Begoñako Andra Mari Egoitza ondoan. San Jorge Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta.
09:00 Irratiz kontrolatutako gasolina autoen erakusketa Gernika parkean, 14:00ak arte. Santurtziko Irrati Kontrola elkarteak antolatuta.
10:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak antolatuta.
10:45 Sardinaren XVI. milia lasterketa Santurtziko polikiroldegian. Santurtziko Atletismo Klubak antolatuta.
12:30 Santurtziko Gaztela eta Leoneko Dultzainero eta Dantzen Kalejira.
18:00 Santurtziko Itsasalde VII txapelketa. Itsasalde taldeko pilotarien erakustaldia eta gazte eta senior mailako partidak. Itsasalde Pilota Taldeak antolatuta.
18:00 Dantzaldia JAMAICA taldearekin parke nagusian.
19:00 “Diskofesta Show” haur-berbena XAIBOR-rekin J.J. Mendizabal enparantzan.
19:30 TROCOLA taldearen Potted kale-antzerkia oinez gunean.
19:30 Jota emanaldia LAS VOCES DE NAVARRA taldearekin Pantalanetan . Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
21:00 SELFSHOT eta LAIA taldeen kontzERtua Gernika parkean. Gaixotasun Arraroen Espainako Federazioko (FEDER) Euskal Herriko ordezkaritzak antolatuta.
21:00 TROCOLA taldearen Potted kale-antzerkia oinez gunean. 2. saioa
23:00 ESPALOIAN-en kontzertua agertoki nagusian Itoizen omenez.
ASTELEHENA 14
12:00 Haur-parkea parke nagusian 14:00ak arte.
16:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen arteko “Bat, bi, hiru… Splash!” proba J.J. Mendizabal enparantzan.
17:30 DYA Santurtzin dagoela 25. urteurrena dela-eta, argazki, ibilgailu eta materialaren erakusketa, haurrentzako jarduerak eta lehen laguntzetarako tailerrak oinez bidean.
18:00 KUKAÑA proba portuan.
18:00 Helduen koadrilen arteko “Titanic + Osperako jauzia” proba portuan.
18:00 Haur-parkearen jarraipena parke nagusian 21:00ak arte.
19:30 DYA-ren ariketa praktikoa oinez bidean.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre jauregian hasiko da.
19:30 Kale-animazioa fanfarrearekin txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako partidak EL PUERTO polikiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
20:00 Mariachi GARIBALDIren emanaldia Gernika parkean.
21:00 Txulalai ordua J.J. Mendizabal enparantzan.
23:00 MÄGO DE OZ-en kontzertua agertoki nagusian.
ASTEARTEA 15
12:00 Haur-parkea parke nagusian 14:00ak arte.
12:00 Gazte-parkea parke nagusian 14:00ak arte.
16:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen arteko “Arka galduaren bila” proba oinez bidean.
18:00 Haur -parkearen jarraipena oinez gunean 21:00ak arte
19:00 Apar-jaia Sotera aurrean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 Helduen koadrilen arteko “Gona gerrian eta zoramena herrian” proba oinez bidean.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre jauregian hasiko da.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako finalerdiko partidak EL PUERTO polikiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
20:00 trED Dance konpainia estatubatuarraren emanaldia Gernika parkean. Roma elkarteak antolatuta.
21:00 Koadrilen arteko XXV. Karmen 2014 Waterpolo garaikur txapelketako finalerdiak El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
21:00 Txulalai ordua Juan Jose Mendizabal enparantzan
22:30 Kontzertua TOMMY GUN eta LOS CHICOS DEL MAIZ taldeekin Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
23:00 DANI MARTÍNen kontzertua agertoki nagusian.
ASTEAZKENA 16
08:00 Egunsentiko arrosarioa.
10:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak antolatuta.
10:30 Marmitako lehiaketa parke nagusian.
11:00 Nekazal azoka parke nagusiko Los Rosales pasealekuan. BBK-k antolatuta.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Santurtziko Txistulari Bandaren kalejira. Udaletxean hasiko da.
18:00 Itsas Prozesioa.
20:00 Mendi Alde Erraldoien Konpartsaren kalejira. Udaletxean hasiko da.
20:00 Haur-diskoteka URTZA eta DJ PACO taldeekin Juan José Mendizábal enparantzan.
20:00 Dantzaldia DANTZA ALAI taldearekin parke nagusian.
20:00 Erromeria Gernika parkean DANGILISKE taldearekin.
21:00 Sardinaren ibilaldia BRINCADEIRA batukadak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
23:00 Su artifizialak.
23:30 “Unión Musical Vizcaína” Santurtziko Musika Bandaren kontzertua SERAFÍN ZUBIRI, FELIPE GARPE eta LAIA BENACHESekin batera agertoki nagusian.
23:30 Kontzertua MCONAK + REINCIDENTES taldeekin Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
OSTEGUNA 17 “Umeen eguna barraketan”
12:00 Haur-parkea parke nagusian 14:00ak arte.
12:00 Itsasaldiak portuan rafting-txalupetan 10 eta 14 urte bitarteko umeentzat 14:00ak arte. Irteerak portuko arrapalatik. Eraman beharrekoak: bainujantzia eta ordezko elastikoa. Akuamaya Aventurak antolatuta.
12:00 Hurrengo urtean hirugarren mailan arituko den Santurtzi Kirol Klubaren aurkezpena eta ondoren igoeraren garaikurra Udalari emango diote. Udaletxean.
13:00 Gazte Egunaren txupina. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
13:30 Zumba erakusketa eta saioa txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
15:00 Bazkaria txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
16:00 Santurtzi Hiria XIII tenis final laurdenak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen arteko “Izarra jaio da” proba J.J. Mendizabal enparantzan.
17:30 Ginkana txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
18:00 Haur-parkearen jarraipena 21:00ak arte.
19:30 Elektrotxaranga txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 Helduen koadrilen arteko “Atzera ere etorkizunera” proba J.J. Mendizabal enparantzan.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre jauregian hasiko da.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako finaleko partidak EL PUERTO polikiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta
20:00 ALIRON taldearen emanaldia (60 eta 70eko guatekea). Gernika parkean.
21:00 Koadrilen arteko XXV. Karmen 2014 Waterpolo garaikur txapelketako finalak El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
21:00 Txulalai ordua Juan Jose Mendizabal enparantzan.
23:00 ESNE BELTZAren kontzertua agertoki nagusian.
00:00 Erromeria TXIMELETA taldearekin Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
OSTIRALA 18
12:00 ITXASO PARKEA haur-parkea oinez gunean 14:00ak arte.
12:00 “Jaia pintatu” parke nagusian 14:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta (Udal tailerrak). Babeslea Pinturas Martín.
16:00 Santurtzi Hiria XIII tenis final erdiak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen “Moulin Rouge” PLAYBACK proba Gernika parkean.
18:00 ITXASO PARKEA haur-parkearen jarraipena oinez gunean 21:00ak arte.
18:00 “Jaia pintatu” ren jairraipena parke nagusian 20:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta (Udal tailerrak) Babeslea Pinturas Martín.
19:30 Helduen koadrilen “Moulin Rouge” PLAYBACK proba Gernika parkean.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre jauregian hasiko da..
20:00 SIM&SAM antzezlana txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 JAVIER SEGARRA humorista-emanaldia J.J. Mendizabal enparantzan.
23:00 MOJINOS ESCOZIOS-en kontzertua agertoki nagusian.
LARUNBATA 19
10:00 Santurtzi Hiria XIII tenis finalak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak antolatuta.
12:00 Futbol Kale oinez bidean 14:00ak arte. Santurtzi Kirol Klubak antolatuta.
12:00 Buruhandien kalejira Mendi Alde dantza taldearen eskutik, Santurtziko Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
13:00 Borroka arteen erakustaldia Gernika parkean. Mahastietako Makaser gimnasioak antolatuta.
13:30 Harri-zulatzaileen liga portuan.
18:00 Dantzaldia AMIGOS DEL SWING taldearekin, parke nagusian.
18:15 Mp3 Experiment Kino Pare koadrilaren eskutik, Udaletxetik Mahastietako Eskolaraino.
19:00 Igel-jolasaren txapelketa txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:00 Jolas puzgarriak txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:00 Koadrilen arteko afaria Mahastietako ikastetxean.
19:00 EIDABEren “Sardina Freskue!” haur-berbena J.J. Mendizabal enparantzan.
19:00 Santurtziko Encrucijada Antzerki Taldearen “El Rey del Merengue” rock opera Serantes Kultur Aretoan. Bigarren saioa 21:30ean.
20:00 Kale animazioa fanfarrearekin Txosnagunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 CAPICUA taldearen “Entredós” kale antzerkia oinez bidean.
20:30 CLOVERWIND folk talde euskaldun eta irlandarraren emanaldia Gernika parkean.
23:00 EFECTO PASILLO-ren kontzertua agertoki nagusian.
IGANDEA 20
10:00 Aire Karabina-tiro txapelketa Cuetos Eskolan. San Jorge Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta.
10:30 Arraza berezikoak ez diren txakur eta katuen lehiaketa Gernika parkean. SOS Bilbaok antolatuta.
13:00 VI Tenis irekiaren eta “Kaiabledon 2014” padel finalak eta sari banaketa El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Kaialde klubak antolatuta.
18:00 Dantzaldia PERGOLA taldearekin parke nagusian.
19:00 “Musikirolariak!” haur-berbena BEGIRA TEATRO -ANTZERKIArekin J.J. Mendizábal enparantzan.
19:30 Batukada txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 Sardinoa erretzea Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 Sari banaketa Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 “Egizu argazkia Mentxurekin!!” Casa Torre jauregian 21:30ak arte.
21:00 Bilbainadak Gernika parkean GAUPASA talderaekin.
23:00 Gorka 2014 sarien banaketa-ekitaldia agertoki nagusian
00:00 Mentxuri agurra portuan.
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeko telefonora: 944205850 (Marga Olabarrieta) edo e-posta bidali presidencia@serantes.com helbide elektronikora.