Aurten gure herriko jai nagusien kartelaren protagonista Mentxu izango da. Oraingo honetan lanean ikusiko dugu jaiak distiratsu ager daitezen.
Santurtziko Karmengo jaietako kartela aukeratu duen epaimahaiak Danel Bringas Egilior Serantes Kultur Aretoko presidentearen bidez jakinarazi du zein izan den aurtengo jaiak iragartzeko kartel-lehiaketaren irabazlea.
Asier Martínez de la Pera Gómez portugaletetarraren kartela izan da irabazlea, eta 1.000 euroko saria jaso du. Horrela bada, kartelean Mentxu kaio ezaguna itsasontzietako bat garbitzen islatu du, jaietarako distiratsu azal dadin.
Accesit bi sari ere banatu dira, 200na eurokoa. Euretako bat Jon Gil Aguilar santurtziarrak irabazi du, inpresionisten estiloan egindako sardinera baten marrazkiaz. Beste saria Ana Rosón Granjak jaso du, zeinek Amerikako ipar-aldeko tribuen totemetan oinarritutako kartela ekarri digun, gure jaien alegoria eginez.
Aurten hamalau (14) lan aurkeztu dira.
Itsas prozesioan parte hartzeko zozketa abian.
Bestalde, Itsas Prozesioan parte hartze handiagoa lortzeko, azken urteotan santurtziarren artean Serantes Kultur Aretoak kontratatutako ontzietan joateko txartel ugari zozketatu izan dira, eta gainera, ontzi partikularrei laguntza eman izan zaie prozesioaren itsas-segizioaren parte izan daitezen. Aurten ere gauza bera egingo da.
Parte hartu ahal izateko Casa Torre jauregiko atarira jo, eta bertan dauden txarteletako bat beteta horretarako jarri den kutxan sartu behar da. Auzokide bakoitzeko txartel bakarra onartuko da. Jauregia 9:00etatik 14:00etara eta 18:15etik 21:30era egongo da zabalik. Eta uztailaren 3ra arte egongo da zozketan parte hartzeko aukera.
Iazko zozketan ontzian joateko txartela eskuratu zutenek ezin izango dute aurten parte hartu, auzokide guztiek ontzietan joateko aukera izan dezaten.
Zozketa uztailaren 4an egingo da 12:00etan Casa Torre jauregiko Higarillo aretoan eta uztailaren 6an, 12:00etatik aurrera, irabazleen izenak Serantes Kultur Aretoaren webgunearen iragarki-taulan http://www.serantes eta Casa Torre jauregiko atezaintzan argitaratuko dira.
Santurtziko Karmengo prozesioa santurtziar guztiok maite dugun ekitaldia da. Ehun urtetik gora da urtero uztailaren 16an Karmengo Amaren irudia ontziratu eta itsaso zabalera eramaten dela, hildako arrantzaleen omenez lore-eskaintza egiteko.