Serantes Kultur Aretoak eta Santurtziko Jai Batzordeak aurten ere programatutako kontzertuak aurkeztu dituzte, herriko jaietan honen garrantzitsua den atalak sortzen duen ikusmina asetze aldera.
Santurtziko Karmengo jaiak uztailaren 10etik 19ra izango dira eta bederatzi egun hauetan garrantzia handiko 12 talde eta artistak joko dute.
Santurtzik, beti bezala, kalitate eta aniztasunaren aldeko apustua egin du publiko ororen gustuak aseko dituen kontzertu sorta eskainiz. Eta horretarako ez da ahaleginik xuhurtu. Hortaz, Karmen egunean, adibidez, RAPHAEL etorriko zaigu. Urteetan saiatu gara kantari ospetsu hau ekartzen, baina ezinezkoa izaten zen, bere oporraldia sasoi honetan hartzen baitzuen. Hala ere, ekinaren ekinaz, lortu egin dugu aurten zuzeneko kontzertua egitea.
Lehenago, jaietako lehen larunbatean, kontzertu bikoitza izango dugu. THE ROLLIN STONED talde ingelesak, Stones taldearen omenez jotzen duen talde bikainak, hasiera emango dio SINIESTRO TOTAL punk-rokc talde galiziarrak emango duen kontzertuari, zeinetan bere betiko kantak abestuko dituzten: Bailaré sobre tu tumba, Rock en Samil, Somos Siniestro Total… Hauek guztiak rock gogor, blues-rock azkar, punk garratz klabean joko dituzte.
Astea ondo hasteko, astelehenean ere kontzertu bikoitza izango dugu. Lehenengo, Granadako EL PUCHERO DEL HORTELANO talde eklektikoak “Hasta la vista” agur-bira eskainiko digu, kanta sorta bikain eta hunkigarri abestuz. Hauen ostean, ALAMEDADOSOULNA talde madrildarrak “Otra Fiesta Tour” ikuskizuna aurkeztuko du, Santurtziko eskenatokia makrojaia bihurtuz, asperralditik aterako gaituzten kantak eskainiz.
VENDETTA ska-punk talde nafarrak, beren musika zabaltzearren doako behera kargatzeko aukera ematen digunak, bertaratzen diren guztiak dantzan jarriko dituzte beren kanta biziekin.
Gazteenek musika munduan etorkizun oparoa duen DVICIO taldea gozatu ahal izango dute, 40 Principales Sarietan talde berriaren saria jaso duena.
Santurtziko eskenatokian AURYN mutil taldea izango da, denbora laburrean salduenen zerrendetan egotea lortu eta sari ugari jaso duena. Ziur gaude britainiar eragin handia duen talde honek “auryner” andana erakarriko duela.
CARLOS JEAN polifazetikoak, musika elektronikoan dagoen onenetakoak, bere arrakasta handienak jarriko ditu, jaietako azken larunbatean guztiok dantzan jarriz.
Ohi bezala, Santurtziko talde gogoangarriak ere izango ditugu beste artista batzuen laguntzaz kontzertu bi eskaintzeko.
Jaietako lehen egunean, Santurtziko Itsas Alde Txistulari Taldeak, Jaime Martínezen zuzendaritzapean, Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako txistulari eta Portu Brass Metal Bostekoarekin joko du.
Musikari hauekin guztiekin batera kantatzeko gonbidatu dugun artista LA OTXOA da. Azken honek, lehenengo aldiz, txistuak eta bere gai ezagunenak elkartuko ditu. Zalantzarik gabe, gau ahaztezina izango da, umore, energia eta lentejuelaz apaindua oso.
Santurtziko Union Musical Vizcaina musika-bandak, José Miguel Medranoren zuzendaritzapean, CELTAS CORTOS Valladolideko talde ezagunarekin batera joko du. Rock eta folkaren arteko estiloa duen talde honek “Contratiempos” izeneko azken lana aurkeztuko digu, bai eta bere abestirik ezagunenak ere, hala nola, “Cuéntame un cuento”, “20 de abril”, “Tranquilo majete”…
Jai Batzordeak eta Serantes Kultur Aretoak santurtziarrak zein beste herri batzuetatik etorritakoak hurrengo kontzertu hauetan parte hartzera animatzen zaituztete:
Uztailak 10 (ostirala), 23:00 “Itsas Alde Txistulari Taldea” txistulari banda La Otxoarekin
11 (larunbata), 22:30 The Rollin Stoned eta Siniestro Total
12 (igandea), 22:00 “Unión Musical Vizcaína” Musika banda eta Celtas Cortos
13 (astelehena), 22:30 El Puchero de Hortelano eta La Alamedadosoulna
14 (asteartea), 23:00 Vendetta
15 (asteazkena), 23:00 De Vicio
16 (osteguna), 23:00 Raphael
17 (ostirala), 23:00 Aurym
18 (larunbata), 23:00 Carlos Jean
Arrantza Portuan
Gainera, ANTZEZLANAK KARMENGO JAIETAN
Serantes Kultur Aretoan bi lan izango dira:
Uztailaren 17an, 19:30 eta 21:30ean, “LA KUADRILLA”. Antzezlan honetan hiru bakarrizketa egile ezagunek koadrila berezia sortu dute eta zeinek bere bakarrizketa onenak eskainiko dizkigu, herriari zenbait keinu erantsita.
*David Amor, Antena 3 kateko El Club del Chiste saiokoa da eta El Club de la Comedia saioan ibilitakoa da. Gaur egun Cuatroko “Gym Tonic” saioko protagonista da.
*JJ Vaquero, Paramount Comedy, El Club de la Comedia, El Hormiguero eta Sopa de Gansos saioetan ibilia izanagatik da ezaguna.
*Iñaki Urrutia, TVE, ETB, Punto Radio, Los 40 Principales, Las Noches del Club de la Comedia saioetan ibili den aktore komikoa gaur egun “Sopa de Gansos saioan laguntzen du eta “Maldito Naranjito” ikuskizunean protagonista da.
Txartelaren prezioa 19 € eta bazkideentzat 17€.
—
Uztailaren 18an, 20:00 eta 22:30ean “EL MINISTRO”. Carlos Soberak, Marta Tornék, Javier Antónek eta Guillermo Ortegak antzezten duten lan honetan ekonomia ministro baten istorioa kontatzen dute. Botere politiko eta pertsonal irrika du eta bera baino 30 urte gazteagoa den emakumea limurtu nahi du, baina, berak ez badaki ere, honek bere arrakasta-aldiaren bukaera ekarriko dio. Txartelaren prezioa 22 € eta bazkideentzat 20€.
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundera, telefonoa: 94 420 58 50-648 09 93 34 (Marga Olabarrieta)