Gaur, azaroak 3, 20:00etan, “SANTURTZIKO PUSKETAK” Bihotz Gaztea taldearen Argazki Erakusketa inauguratuko da Casa Torre Jauregiko erakusketa gelan, zein azaroaren 23ra arte egongo den ikusgai, astelehenetik larunbatetara, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
Bihotz Gaztea elkarteak 50 urte bete ditu, izan ere, bera da Santurtzin sustrai sendoen dituen erakundeetako bat. Argazkilaritza-Taldea elkarte honetako atalik aktiboenetako bat izanik, mende-erdi hau Santurtzi herriari omenaldia eginez ospatu nahi izan du, eta horrela islatu du Erakusketa Kolektibo hau osatzen duten irudietan. Irudiak aukeratzeko irizpide narrativo-deskriptiboa hartu da aintzat.
Horrela bada, asmo bakarra Santurtzi erakusketa izan da, herriaren eguneko bizimodua, herritarrak…
Jakitun gara ezin izan dugula nahi genituen arlo guztiak jorratu, baina zoragarria izan da gure kamaren bidez Santurtziren puska guztiak harrapatu eta santurtziarrengana bildu izana.